Eduki publikatzailea

Indarkeria matxisten aurkako borroka nazioarteko begirada batetik

El Salvador unibertsitatean eta erakunde feministetan egindako lanaren esperientzia

  • Ordutegiak eta datak: Ekainaren 22an eta 24an, 16:00-17:30.
  • Izena emateko epea: 2021eko ekainaren 11ik 18ra
  • Modalitatea: Online BBC plataformaren bidez (izena eman ondoren jasoko dituzu saioetarako estekak)

Prestakuntza honen bidez, indarkeria matxistei aurre egiteko ahaleginak sakon aztertu nahi dira, nazioarteko ikuspegi batetik. Hala, El Salvador unibertsitateak eta Colectiva Feminista taldeak tokiko garapenaren alde egindako lanaren berri emango da, bai eta Euskadiko gizartea eraldatzeko eta politikan eragiteko hainbat esperientzia ere.

Esperientzien trukearen bidez, indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidea betetzeko prebentzio eta arretarako estrategiak ezagutu eta gizarteratuko dira, generoaren eta eskubideen ikuspegitik, El Salvadorreko unibertsitatearen esparrua eta Euskadiko askotariko esperientziak oinarri hartuta.

Jardueraren helburuak

  • Indarkeria matxistak zer diren jakitea: definizioa eta esparruak.
  • El Salvador unibertsitatean indarkeria matxistei aurre egiteko erakunde feministek izandako lan esperientziak ezagutzea.
  • Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko El Salvador unibertsitatean egindako ahaleginak eta proposamenak ezagutzea.
  • Euskadin gizartea eraldatzeko eta politikan eragiteko hezkuntzan izandako lan esperientziak ezagutzea.
  • Indarkeria horien aurrean gure eguneroko jarduerei buruzko gogoeta egitea.

Programa

  • 1.Saioa (ekainak 22)
    Indarkeria matxistak eta horiei aurre egiteko eraldaketarako hezkuntza-estrategiak
    Joana Etxano. Mugarik gabe

  • 2.Saioa (ekainak 24)
    Indarkeria matxisten aurkako lan-esperientzia unibertsitatean, erakunde feministekin batera.
    Irma Lima. Kolektibo Feminista

Iraupena

12 ordu, banakako lana eta zuzeneko prestakuntza-saioak kontuan hartuta.

Banakako lanerako materialak saioen aurretik eta ondoren bidaliko dira

Ziurtapena

Aprobetxamendu-ziurtagiriak emango zaizkie parte-hartzaileei.