EBkoak ez diren herrialdeetatik datozen eta arriskuan dauden ikertzaileentzako laguntzak
Lehenengo argitaratze data: 2024/11/15
Europar Batasunak finantzatutako SAFE "Supporting At-risk researchers with Fellowships in Europe" proiektuak 60 beka eskainiko ditu, gehienez, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetatik datozen eta arriskuan dauden ikertzaileentzat. Hala, Europako goi-mailako hezkuntzako eta/edo ikerketako erakunde batean 24 hilabetez ikerketa-egonaldia egin ahal izango dute. Ikertzaile horiek EBn lan egiten jarraitu ahal izateko ingurune seguru bat eskaintzeko gero eta premia handiagoari erantzuten dio ekimenak.
Deialdia 2024ko azaroaren 18an ireki da. Eskaerak balizko erakunde anfitrioiek aurkeztu behar dituzte, eta ez ikertzaileek beraiek. Erakunde anfitrioi bakoitzak eskabide bakarra bidali ahal izango du.
Erakunde anfitrioi batzuk arriskuan dauden ikertzaileekin harremanetan edo lanean badaude ere, beste batzuek oraindik ez dituzte hautagai egokiak identifikatu. Behar horri erantzuteko, SAFEk konexio-zerbitzu bat eskaintzen du Europako erakundeei eta arriskuan dauden ikertzaileei elkar aurkitzen laguntzeko, erakunde anfitrioi bakoitzak bere harrera-eskaintzarako egokia den ikertzailea aurki dezan ahalbidetuz.
Konexio-zerbitzuari eta intereseko adierazpenei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu http://www.saferesearchers.eu/matchmaking edo jarri harremanetan info.safe@uni-med.net helbidearekin.