Eduki publikatzailea

Neurobiologiako Laborategia

Datu orokorrak

Kokapena
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Carlos Matute
Doktore kopurua
11
Osakide kopurua
25
Posta elektronikoa
carlos.matute@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) https://www.achucarro.org

Osakideak

  • Carlos Matute Almau
  • Elena Alberdi Alfonso
  • Estibaliz Capetillo Zarate
  • Fabio Cavaliere
  • Maria Domercq García
  • Susana Mato
  • Fernando Pérez Cerdá
  • Alberto Pérez Samartín
  • Asier Ruiz Núñez
  • M Victoria Sánchez Gómez
  • Vanja Tepavcevic

Ikerketa-ildoak

Taldearen helburu nagusia da neuroendekapenaren eta neurobabesaren oinarri molekularra ikertzea. Gaur egungo ikerketei dagokienez, jarraian aipatutako lan lerro hauetan ari gara lanean:

  • Zelula glialen eta neuronalen heriotzaren kausak analizatzea gaixotasun neurologikoetan krisi nabarmenak gertatu ondoren, hala nola esklerosi anizkunean, Alzheimer gaixotasunean, Parkinson edo garuneko iktusean.
  • Errezeptore purinergikoen eta glutamatergikoen ekarpena ikertzea, mikrogliosiaren eginkizun babeslean eta hilgarrian.
  • Beta-amiloideko oligomeroen interakzioa aztertzea errezeptore glutamatergiko eta purinergikoekin, baita haien parte hartzea ere astrogliosi prozesuetan eta/edo mielinaren asalduran.
  • Neurotransmisoreetako errezeptoreen propietate molekularrak eta funtzionalak aztertzea oligodendrozitoetan, eta haien ekarpena mielinizaziora eta mielinaren erreparaziora.
  • Glian endokannabinoideen bidezko seinaleztapena indartzeak erantzun neuroinflamatorioan eta neurobabeslean dituen eraginak zehaztea.
  • Kalte zerebralaren osteko neurogenesiaren mekanismoak aztertzea, hala nola erreparazio prozesu endogeno bat, eta hura inplementatzen saiatzea, lesioaren ondoren garunaren funtzioa hobetzeari begira.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Gure ikertaldeak neurozientzien arloan kokatutako ikerketa biomedikoei buruzko I+G proiektuetan parte hartzeko aukera eskaintzen du. Eskualde, estatu eda nazioarteko deialdietan diruz lagundutako proiektuak dira. Proiektuak translazionalak eta diziplina anitzekoak dira, eta ikuspegi esperimental batetik egiten dira, non konbinatu egiten baitira neurotoxikotasuneko in vitro ereduak, gaixotasun neurologikoen animalia ereduak, hil ondoko giza garunaren ehunak, eta pazienteen lagin biologikoak, neurologoen eta psikiatren lankidetzaz. Bestalde, taldeko kideen prestakuntza etengabea funtsezko helburu bat da, mintegietan, ikastaroetan eta biltzarretan maiztasun batez parte hartuta gauzatzen dena.

Tresneria

  • Leica TCS STED CW SP8 super-bereizmeneko mikroskopioa eta Zeiss ApoTome2 fluoreszentzia mikroskopioa
  • Zelula isolatuetan eta ehun sekzioetan erregistro elektrofisiologikoak egiteko ekipamendua
  • BD FACSJazz zelula bereizlea eta analizatzailea (2B/4YG)
  • Seahorse XFe96 zelulaz kanpoko fluxuaren analizatzailea (arnasketa mitokondriala eta glukolisia)
  • Microscopio de excitación de 2 fotones configurable para estudios in vitro e in vivo

Proiektu aipagarrienak

  • Relevancia terapeutica de los receptores CB1 astrogliales en la esclerosis múltiple. ISCIII. Enero 2019-Diciembre 2021
  • Regulación de los procesos de mielinización y remielinización por neurotransmisores. MINECO. 2017ko urtarrila-2019ko abendua.
  • Bases moleculares de la neurodegeneración y su relevancia a las enfermedades neurodegenerativas. A motako talde finkatuak. Eusko Jaurlaritza. 2013ko urtarrila-2018ko abendua.
  • Relevancia terapéutica de la señalización por receptores de neurotransmisores en la glía. MINECO. 2013ko urtarrila-2016ko abendua.
  • Acreditación en el CIBER de Enfermedades Neurodegenerativas (CIBERNED). Carlos III.a Osasun Institutua. 2017ko urtarrila-gaur egun