Masterraren gakoak
Globalizazioaren ezaugarria izan da pertsonen gaur egungo bizitzaren arlo guztietan emandako interkonexioen azelerazioa. Hala, errotik eraldatu da harremanen eta gizarte transakzioen espazioaren antolamendua, eta nazioz gaindiko fluxuak eta sareak sortu dira jarduera, elkarrekintza eta boterearen erabilerari dagokienez. Hala ere, ezin ditugu utzi hezkuntza eta balio zibikoak merkatu globalizatzailearen joko hutsaren mende, lehiakortasuna baita nagusi hor.
Testuinguru horretan gaudelarik, “Mundu Globalerako Filosofia” masterra ikerketarako master gisa planteatzen da, globalizazioaren gainean filosofiatik eta hezkuntza sistematik gogoeta egiteko beharrari erantzun behar baitzaio. Izan ere, ulertu beharra dago egun jakintzaren komunitateak eraldaketarako duen zentzua, baldintzak eta eginkizuna.
Programak Kanten gai klasikoaren diziplinarteko azterketa berri bat egitea eskatzen du alderdi hauei buruz: zer ezagutzen dugun, nola jokatu behar dugun, gizakia zer den eta zer espero dezakegun aldaketa eta eraldaketa globalen aurrean. Galdera horietaz jarduten da, masterraren gaiak tratatzean, ikuspegi filosofiko-humanistiko kritiko eta analitiko batetik, baita gizarte erantzukizuna aintzat harturik ere.
Titulu honek sarbide zuzena ematen du “Globalizazioa Aztergai: Erronkak eta Diziplinarteko Erantzunak” doktorego programarako.
Master hau Graduondoko Sare Latinoamerikarraren bidez eskaintzen da.