Metodologia
Masterreko irakasleak erabiltzen duen metodologia honako honetan datza: mundializazio/globalizazioaren kontzeptualizazioaren barnean aztertutako arazoentzako alternatibak aurkeztea, argudiatzea eta haiei buruzko eztabaida kritiko-eraikitzailea burutzea. Metodologia horren barnean sartzen dira:* Kontzeptuzko edukiei buruzko azalpen aditua.* Erreferentzia esparruei eta azaldutako teoria eta praktikei buruzko eztabaidak.* Kontzeptu tresnak eta aurkeztutako praktikak praktikan jartzea.* Bakarkako eta taldekako lanak.Ebaluazioa
* Klasean erabakiko diren irakurketei eta gaiei buruzko lanak aurkeztea (proba hau ahozkoa edo idatzizkoa izango da).* Eskoletara joatea, puntualtasuna, interesa, parte hartzea eta eskolako lana oso positiboki baloratuko dira.