Titulu bikoiztua eskatzeko orria (Berezko Ikasketak)
Titulu bikoiztua eskatzeko informazioa:
KONTUZ: Tituluaren kopia egiteko eskaera hau UPV/EHUren berezko irakaskuntzetarako da. Ikasketa ofizialen tituluen kopiak titulazioa egin den ikastetxeetan izapidetzen dira
Titulu bikoiztua kasu hauetan egingo dira:
- Tituluaren edukiari eragiten dion balizko edozein aldaketa izaten bada (izen?abizenak aldatzea, tituludunaren herritartasuna aldatzea, etab.)
- Galdu, birrindu edo hondatzen bada.
Titulu originala baliogabetu behar da bikoiztua luzatzeko.
Titulu bikoiztua luzatzeko tasak:
Bikoizketa luzatzeko tasak norberak ordaindu beharko ditu, horren arrazoia berari egotzi badaiteke.
Dokumentazioa
Ondokoak dira tituluen eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:
- Titulu bikoiztua eskatzeko orria (TB/DT-3) (pdf, 131 Kb)
- NANaren fotokopia.
- Pasaportearen fotokopia (ikasle atzerritarrak).
- Tasak ordaindu izanaren egiaztagiria edo baku-transferentziaren bidez ordainketa egin ondoren diru-transferentzia egin izanaren egiaztagiria bidali behar da Berezko Tituluen Bulegora.
Tramite honek sor ditzakeen gastuak zure kontu joango dira, eta ez zaizkizu tituluaren prezioari deskontatuko. Beraz, ziurtatu beharko duzu Berezko Tituluen Bulegoari tituluaren prezio osoa heltzen zaiola.
Tasak murriztuak ordaintzeko eskubiderik izanez gero hori egiaztatzen duen agiria:
- Familia ugari berezietako kideek ez dute ezer ordaindu beharko.
- Familia ugari orokorretako kideek matrikularen %50 ordaindu beharko dute.
Familia ugari bateko kide izatea aldundiak edo erakunde eskudunak emandako agiri ofizialaren fotokopia konpultsatu baten bidez edo fotokopia eta jatorrizkoaren bidez, biak parekatzeko, egiaztatuko da; agiri hori iraungi gabe egongo da. Iraungita badago, agiri hori berritzeko tramiteak egiten ari direla egiaztatzen dutenek jaso ahal izango dituzte familia ugariaren onurak. - Ekintza terroristen biktimek, eta euren ezkontide eta seme-alabek, salbuespen osoa izango dute.
Ekintza terroristen biktimek, izaera hori egiaztatzeko, Barne Ministerioko Hiritarrentzako eta Terrorismoaren Biktimei Laguntza Emateko Azpizuzendaritza Orokorrak emandako agiria aurkeztuko dute. - Ezgaitasunak dituzten ikasleek, organo eskudunak onartuta ezintasunaren maila %33tik gorakoa dutenek, ez dute tasarik ordaindu beharko.
Egoera hori aldundiak edo eskudun erakundeak emandako agiriaren bidez egiaztatu beharko da. - Genero indarkeriaren biktimak:
Genero indarkeriaren biktimak erabat salbuetsi daude, (genero indarkeriaren biktimatzat hartuta Indarkeriaren biktimei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden koordinazio mekanismoei buruzko martxoaren 1eko 29/2011 Dekretuan zehaztutakoak) eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.
Ordaindu beharreko prezioak:
Titulu mota | Arrunta | Familia ugaria Kategoria orokorra |
Familia ugaria. Kat. Berezia Genero-indarkeriaren biktima |
---|---|---|---|
Tituluen bikoizketa | 71,58 € | 35,79 € | 0 € |
Tasa hauek irailaren 30era egongo dira indarrean.