Izena emateko prozedura
Titulazio batean baino gehiagotan aurreinskripzioa egin nahi badozu, eskaera bakar bat egin behar dozu aukera guztiekin (gehienez 8).
Arazorik izanez gero, joan titulazioa antolatzen dutenen idazkaritzetara eta aurkeztu dokumentu hau: izena emateko eskaera (pdf, 107 KB) honekin batera NANaren edo pasaportearen fotokopia aurkeztu beharko da. Helbidea titulu bakoitzeko fitxan aurkituko duzu.
GARRANTZITSUA: Aurreinskripzio orria ikusi ahal izateko Adobe Acrobat Reader izan behar duzu instalatuta, eta pop-up leihoak blokeatu gabe.
Dokumentazioa
Dokumentazioari buruzko informazioa lortzeko, titulua antolatu dutenekin jarri behar zara harremanetan.
Behar den dokumentazioa aurkeztu dezakezu GAUR aplikazioa erabiliz , dokumentuak pdf formatuan eskegiz.
Hori egiterik ez baduzu, aurretiaz izena eman duzun graduondokoen idazkaritzan aurkeztu dezakezu.
Kontsultatu zure aurreinskripzioa
Zure aurreinskripzioaren egoera jakiteko, kurtsorearekin hemen sakatuz.
Atzerriko titulazioa homologatu barik daukaten ikasleak
Honako dokumentuok aurkeztu behar dituzte:
- Inprimakia (pdf, 143 KB) (Atzerriko titulazio izanik, Berezko Tituluetara sartzeko eskaria)
- Unibertsitate titulu ofiziala legeztatua/Hagako zigiluarekin aurkeztu behar da
- Egindako irakasgaien ziurtagiria, izena, iraupena eta lortutako kalifikazioa zehaztuta
Dokumentazioa gaztelaniara itzulita aurkeztu beharko da (frantsesez, ingelesez, italieraz eta portugesez dagoen dokumentazioa izan ezik). Honako itzulpenak onartuko dira:
- Estatu espainiarrak atzerrian daukan edozein ordezkaritza diplomatikok edo kontsuletxek egindako itzulpena.
- Eskatzailearen herrialdeak edo dokumentua egin duen herrialdeak Espainian daukan ordezkaritza diplomatikoak edo kontsuletxeak egindako itzulpena.
- Espainian baimenduta edo erregistratuta dagoen zinpeko itzultzaile batek egindakoa.
Onarpena
Izena emateko eskari bat baino gehiago egin badituzu, berretsi egin beharko duzu benetan gura duzuna. Titulazio bi aldi berean egin gura badituzu, idatzi helbide honetara: berezkoikasketak.ikasleak@ehu.eus