Tituluaren eskaera: 2008/2009 ikasturtetik aurrera matrikulatutako ikasleak
Eskaera ON LINE egingo da hemen sakatuta.
Aplikazio informatikoarekin arazorik edukiz gero, Berezko Tituluen Bulegora honako dokumentu hau bidali ahalko da: Berezko titulua luzatzeko eskaria (T-7) (pdf, 120 Kb) esandako dokumentazioarekin batera:
- Posta elektronikoz: berezkoikasketak.ikasleak@ehu.eus
-
Posta arruntz:
Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetza
Berezko Ikasketetako Unitatea
-Berezko Tituluetako Negozialekua-
II. Ikasgelategiaren Eraikina, beheko solairua
48940 Leioa
Bizkaia - Presentzialki bulego hauetan:
Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetza
Berezko Ikasketetako Unitatea
-Berezko Tituluetako Negozialekua-
II. Ikasgelategiaren Eraikina, beheko solairua
48940 Leioa (Bizkaia)Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza - "Larrako Etxea"
Agirre Lehendakariaren kalea, 83
48015 BilboArabako Campuseko Errektoreordetza
Izardui Komandantearen kalea, 2
01005 GasteizGipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
Kudeaketa Akademikoaren Bulegoa
Ignacio Mª Barriola Eraikina
Elhuyar plaza, 1
20018 Donostia
Dokumentazioa
Ondokoak dira tituluen eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:
- NANaren fotokopia.
- Pasaportearen fotokopia(ikasle atzerritarrak).
- Tasak ordaindu izanaren egiaztagiria, ondoko artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
- Tasak murriztuak ordaintzeko eskubiderik izanez gero hori egiaztatzen duen agiria.
Zenbatekoa eta ordainketa era
Zenbatekoa
Ikasleak tituluen eskaeragatik ordaindu beharrekoa modo automatikoan kalkulatuko da tituluen eskaera egitean.
Ordainketa era
- Ikaslearen izena daukan ordainketa agiri bidez (tituluen eskaera egitean lortzen da). Ordainketa ondoren aipatzen den Kutxabanken kontuan egin behar da, eta ordainketa egitean, kutxak zigilua jarri behar du ordainagirian. Ordainagiri horren jatorrizkoa Berezko Ikasketen Atalera bidali behar da. Ikasleak kopia gordeko du eta horixe izango da ordainketa egiaztatzeko bere esku izango duen agiria.
- Baku-transferentziaren bidez. Ordainketa egin ondoren diru-transferentzia egin izanaren egiaztagiria bidali behar da Berezko Tituluen Bulegora.
Tramite honek sor ditzakeen gastuak zure kontu joango dira, eta ez zaizkizu tituluaren prezioari deskontatuko. Beraz, ziurtatu beharko duzu Berezko Tituluen Bulegoari tituluaren prezio osoa heltzen zaiola.
Diru-sarrerak honako kontu zenbakian egin behar dira:
KUTXABANK Nº 20950292923239008657
IBAN KODEA: ES8820950292923239008657
SWIFT edo BIC KODEA: BASKES2B
Tituluen tasak murriztu edo ez ordaintzeko eskubidea:
- Familia ugari berezietako kideek ez dute ezer ordaindu beharko.
- Familia ugari orokorretako kideek matrikularen %50 ordaindu beharko dute.
Familia ugari bateko kide izatea aldundiak edo erakunde eskudunak emandako agiri ofizialaren fotokopia konpultsatu baten bidez edo fotokopia eta jatorrizkoaren bidez, biak parekatzeko, egiaztatuko da; agiri hori iraungi gabe egongo da. Iraungita badago, agiri hori berritzeko tramiteak egiten ari direla egiaztatzen dutenek jaso ahal izango dituzte familia ugariaren onurak. - Ekintza terroristen biktimek, eta euren ezkontide eta seme-alabek, salbuespen osoa izango dute.
Ekintza terroristen biktimek, izaera hori egiaztatzeko, Barne Ministerioko Hiritarrentzako eta Terrorismoaren Biktimei Laguntza Emateko Azpizuzendaritza Orokorrak emandako agiria aurkeztuko dute. - Ezgaitasunak dituzten ikasleek, organo eskudunak onartuta ezintasunaren maila %33tik gorakoa dutenek, ez dute tasarik ordaindu beharko.
Egoera hori aldundiak edo eskudun erakundeak emandako agiriaren bidez egiaztatu beharko da. -
Genero indarkeriaren biktimak:
Genero indarkeriaren biktimak erabat salbuetsi daude, (genero indarkeriaren biktimatzat hartuta Indarkeriaren biktimei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden koordinazio mekanismoei buruzko martxoaren 1eko 29/2011 Dekretuan zehaztutakoak) eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.
Ordaindu beharreko prezioak:
Titulu mota | Arrunta | Familia ugaria Kategoria orokorra |
Familia ugaria. Kat. Berezia Genero-indarkeriaren Biktima |
---|---|---|---|
Berezko masterra | 190,17€ | 95,09 € | 0 € |
Unibertsitateko espezialista | 161,83 € | 80,92 € | 0 € |
Unibertsitate hedakuntzako diploma | 88,05€ | 44,03 € | 0 € |
Berezko titulua graduko unibertsitarioa | 80,97 € | 40,49 € | 0 € |
Unibertistateko aditua | 80,97 € | 40,49 € | 0 € |
Berezko titulu lotua | 74,18 € | 37,19 € | 0 € |
Tituluen bikoizketa | 71,58 € | 35,79 € | 0 € |
Tasa hauek irailaren 30era egongo dira indarrean.