Tituluaren eskaera: 2008/2009 ikasturtea baino lehen matrikulatutako ikasleak
Titulua igortzeko eskabide-orria bete eta sinatuta, esandako dokumentazioarekin batera, honako aurkeztu ahalko da:
-
Posta elektronikoz: berezkoikasketak.ikasleak@ehu.eus
-
Posta arrunta bidez:
-
Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetza
Berezko Ikasketetako Unitatea
-Berezko Tituluetako Negozialekua-
II. Ikasgelategiaren Eraikina, beheko solairua
48940 Leioa (Bizkaia)
-
-
Presentzialki bulego hauetan:
-
Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetza
Berezko Ikasketetako Unitatea
-Berezko Tituluetako Negozialekua-
II. Ikasgelategiaren Eraikina, beheko solairua
48940 Leioa (Bizkaia) -
Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza - "Larrako Etxea"
Agirre Lehendakariaren kalea, 83
48015 Bilbo -
Arabako Campuseko Errektoreordetza
Izardui Komandantearen kalea, 2
01005 Gasteiz -
Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
Kudeaketa Akademikoaren Bulegoa
Ignacio Mª Barriola Eraikina
Elhuyar plaza, 1
20018 Donostia
-
Dokumentazioa
Ondokoak dira tituluen eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:
- Berezko titulua luzatzeko eskaria (T-7) (pdf, 120 Kb)
- NANaren fotokopia.
- Pasaportearen fotokopia (ikasle atzerritarrak).
- Tasak ordaindu izanaren egiaztagiria edo baku-transferentziaren bidez ordainketa egin ondoren diru-transferentzia egin izanaren egiaztagiria bidali behar da Berezko Tituluen Bulegora.
Tramite honek sor ditzakeen gastuak zure kontu joango dira, eta ez zaizkizu tituluaren prezioari deskontatuko. Beraz, ziurtatu beharko duzu Berezko Tituluen Bulegoari tituluaren prezio osoa heltzen zaiola.
Berezko tituluren bat 93/94 ikasturtea baino lehen egin dutenek, aurreko puntuan adierazitako agiriez gain, honako hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
- Berezko titulurako sarrera ematen duen tituluaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa, biak parekatzeko; edo titulua eskatu izanaren agiria. Berezko titulurako sarrera ematen duen titulua 1988. urteaz geroztik UPV/EHUn eskuratu dutenek ez dute agiri hau aurkeztu behar.
Tasak murriztuak ordaintzeko eskubiderik izanez gero hori egiaztatzen duen agiria:
- Familia ugari berezietako kideek ez dute ezer ordaindu beharko.
- Familia ugari orokorretako kideek matrikularen %50 ordaindu beharko dute.
Familia ugari bateko kide izatea aldundiak edo erakunde eskudunak emandako agiri ofizialaren fotokopia konpultsatu baten bidez edo fotokopia eta jatorrizkoaren bidez, biak parekatzeko, egiaztatuko da; agiri hori iraungi gabe egongo da. Iraungita badago, agiri hori berritzeko tramiteak egiten ari direla egiaztatzen dutenek jaso ahal izango dituzte familia ugariaren onurak. - Ekintza terroristen biktimek, eta euren ezkontide eta seme-alabek, salbuespen osoa izango dute.
Ekintza terroristen biktimek, izaera hori egiaztatzeko, Barne Ministerioko Hiritarrentzako eta Terrorismoaren Biktimei Laguntza Emateko Azpizuzendaritza Orokorrak emandako agiria aurkeztuko dute. - Ezgaitasunak dituzten ikasleek, organo eskudunak onartuta ezintasunaren maila %33tik gorakoa dutenek, ez dute tasarik ordaindu beharko.
Egoera hori aldundiak edo eskudun erakundeak emandako agiriaren bidez egiaztatu beharko da. - Genero indarkeriaren biktimak:
Genero indarkeriaren biktimak erabat salbuetsi daude, (genero indarkeriaren biktimatzat hartuta Indarkeriaren biktimei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden koordinazio mekanismoei buruzko martxoaren 1eko 29/2011 Dekretuan zehaztutakoak) eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.
Ordaindu beharreko prezioak:
Titulu mota | Arrunta | Familia ugaria Kategoria orokorra |
Familia ugaria. Kat. Berezia Genero-indarkeriaren biktima |
---|---|---|---|
Berezko masterra | 190,17 € | 95,09 € | 0 € |
Unibertsitateko espezialista | 161,83 € | 80,92 € | 0 € |
Unibertsitate hedakuntzako diploma | 88,05 € | 44,03 € | 0 € |
Berezko titulua graduko unibertsitarioa | 80,97 € | 40,49 € | 0 € |
Unibertsitate aditua | 80,97 € | 40,49 € | 0 € |
Berezko titulu lotua | 74,18 € | 37,09 € | 0 € |
Tituluen bikoizketa | 71,58 € | 35,79 € | 0 € |
Tasa hauek irailaren 30era egongo dira indarrean.