Tituluen tasak murriztu edo ez ordaintzeko eskubidea
- Familia ugari orokorretako kideek matrikularen %50 ordaindu beharko dute:
- Familia ugari bateko kide izatea aldundiak edo erakunde eskudunak emandako agiri ofizialaren fotokopia konpultsatu baten bidez edo fotokopia eta jatorrizkoaren bidez, biak parekatzeko, egiaztatuko da; agiri hori iraungi gabe egongo da. Iraungita badago, agiri hori berritzeko tramiteak egiten ari direla egiaztatzen dutenek jaso ahal izango dituzte familia ugariaren onurak.
- Ekintza terroristen biktimek, eta euren ezkontide eta seme-alabek, salbuespen osoa izango dute
Ekintza terroristen biktimek, izaera hori egiaztatzeko, Barne Ministerioko Hiritarrentzako eta Terrorismoaren Biktimei Laguntza Emateko Azpizuzendaritza Orokorrak emandako agiria aurkeztuko dute. - Ezgaitasunak dituzten ikasleek, organo eskudunak onartuta ezintasunaren maila %33tik gorakoa dutenek, ez dute tasarik ordaindu beharko:
Egoera hori aldundiak edo eskudun erakundeak emandako agiriaren bidez egiaztatu beharko da. - Genero indarkeriaren biktimak:
Genero indarkeriaren biktimak erabat salbuetsi daude, (genero indarkeriaren biktimatzat hartuta Indarkeriaren biktimei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean dauden koordinazio mekanismoei buruzko martxoaren 1eko 29/2011 Dekretuan zehaztutakoak) eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek agindu honetan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.
Hau guztia, ondoren agertzen den helbidean aurkeztu beharko da:
Berezko Ikasketetako Unitatea
-Berezko Tituluetako Negozialekua-
II. Ikasgelategiaren Eraikina, beheko solairua
48940 Leioa (Bizkaia)
ala, eskaneaturik titulospropios@ehu.es helbide elektronikora.