TITULACIONES_PROPIAS_Matricula

Matrikula: Dokumentazioa

Ikastaroko zuzendaritzak onarpena jakinarazi eta aurretiko izenematea berretsi duten ikasleek beste inork ezin du egin matrikula. Matrikula egiteko data titulazioaren antolakuntzak berak adieraziko dizu.

Matrikula Internetez egin behar da GAUR aplikazioan, honako helbide honetan: http://gestion.ehu.es/gaur.

Aplikazio hau erabili ahal izateko, onarpen-jakinarazpenean emandako erabiltzaile eta pasahitza baliatu beharko dira.

Arazoren bat sortuko balitz, Berezko Ikasketen Unitatera, e-mail: berezkoikasketak.ikasleak@ehu.eus jo ahal duzu eta xede horretarako inprimakia (Matrikulatzeko eskaria (ME/SM-7) (pdf ,132 Kb)) aurkeztu, eskatuko zaizun gainontzeko dokumentazioarekin batera.

Eskatutako dokumentazioa

  • NANaren fotokopia (espainiar nazionalitatedunak), nortasun txartelaren fotokopia (Europar Batasuneko beste herrialde batzuetakoek) edo PASAPORTEAREN fotokopia edo EGOILIAR TXARTELAREN fotokopia (Europar Batasunetik kanpokoek).
  • Graduondoko ikasketetarako sarrera-tituluaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa, biak parekatzeko; edo titulua eskatu izanaren agiria. UPV/EHUn1988. urtetik aitzina titulatutakoek ez dute dokumentazio hau aurkeztu behar.
  • Argazki bat, atzean izena eta deiturak idatzita.
  • Ordainagiria.
  • Aplikatu beharreko salbuespenen justifikazioa.

Dokumentazio hau ohiko postaren bidez igorri ahal da ondoko helbidera:

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetza
Berezko Ikasketetako Unitatea
-Berezko Tituluetako Negozialekua-

II. ikasgelategiaren eraikina
48940 Leioa (Bizkaia)

Edo bulego hauetan aurkeztu:

Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza - "Larrako Etxea"
Agirre Lehendakaria, 83
48015 Bilbo

Arabako Campuseko Errektoreordetza
Izardui komandantea, 2
01005 Vitoria-Gasteiz

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza
Akademia-Antolakuntzarako Bulegoa

Ignacio Mª Barriola eraikina
Elhuyar plaza, 1
20018 Donostia-San Sebastián