BEREZKO IKASKETEN ARAUDIA - III. ERANSKINA

BEREZKO IKASKETEN ARAUDIA

III. ERANSKINA

UNIBERTSITATE HEDAKUNTZAKO IKASTAROAK ETA DIPLOMAK IRAKASTEKO PROPOSAMENA

1.  Ikasketen arduraduna izendatzea.

2.  Batzorde eskudunak zehaztuta, irakaskuntza programaren ezaugarriak. Besteak beste, honako hauek izan daitezke: kreditu kopurua, ikastaroen eta mintegien edukia eta iraupena, nahitaezko eta hautazko kredituak, teorikoak eta praktikoak, eta horien programa; eskola orduen kopurua; hasiera eta amaiera eguna; eskolak emateko tokia; egin beharreko kanpo praktikak; aurreikusitako ebaluazio sistema.

3. Gutxieneko ikasle kopurua proposamenean zehaztuko da, ikastaroaren autofinantzaketa eta bideragarritasuna bermatzeko moduan. Gehieneko ikasle kopurua ikastaroa emateko dauden baliabideen araberakoa izango da.

4.  Irakasleen zerrenda, emango duten ordu kopurua zehaztuta.

5.  Prestakuntza antolatzen duen egiturak dauzkan baliabide materialak eta giza baliabideak ikastaroaren premiei aurre egiteko. Proposatzaileak kasuan kasuko baimena eduki beharko du gelak erabiltzeko.

6.  Aurrekontu osoa, diru sarrerak eta gastuak osotasunean ebaluatuta.

  • Diru sarreren aurrekontuan honako hauek zehaztu behar dira:
    • Matrikulatik espero diren sarreren ebaluazioa eta zenbatekoa.
    • Erakunde publiko eta/edo pribatuen dirulaguntzak.
    • Aurreikusitako beste diru sarrera batzuk.
  • Gastuen aurrekontuan honako hauek zehaztu beharko dira:
    • UPV/EHUko irakasleen ordainsariak.
    • UPV/EHUtik kanpoko hizlari eta irakasleen ordainsariak.
    • Administrazio eta kudeaketa lanetan diharduten langileen ordainsariak, hala dagokionean.
    • Gastu orokorretarako atxikipena.
    • Gainerako gastu orokorrak.