Ikasleak arazo edo proiektu bat konpontzeko modua planifikatzeko gai izatea, aukerak ebaluatuz; ebaluazio horretan, eraginkortasunari eta iraunkortasunari edo gizarte erantzukizunari buruzko gogoetak egiteko gai izango dira.
Ikasleak beren ideiak etorkizuneko bezeroei eta/edo lankideei argitasunez eta zehaztasunez helarazteko gai izatea: arazo bat planteatzean, alternatibak eztabaidatzean, egindako lanaren eta ondorioen azalpenean, etab.
Ikasleak lan zientifikoak prestatzeko, idazteko eta azaltzeko gai izatea, baita doktorego tesi bat egiteko ere.
Ikasleak taldean lana egiteko eta diziplina anitzeko talde profesionaletan txertatzeko gai izatea.
Ikasleak, prestakuntza amaitzean, gai izatea masterrean eskuratutako ezagutzetan gehiago sakontzea eskatzen duten proiektuak garatzeko, edo diziplina berrien azterketari ekiteko espazioaren zientzia eta teknologiaren arloan, modu autonomoan.
Ikasleek espazioaren zientzia eta teknologiaren diziplina anitzeko ezagutzak eskuratzea, proiektu errealak garatu ahal izateko, bai enpresa arloan bai espazioaren zientzia eta teknologiaren arloko ikerketan.
Ikasleek ezagutzak eskuratzea eta trebetasunak garatzea, espazioaren zientzia eta teknologiaren arlo zehatzetan (eta osagarrietan) ikasitakoa erabiltzea eta erlazioan jartzea eskatzen duten arazo konplexuei aurre egiteko gai izan daitezen.
Ikasleek ezagutzak eskuratzea eta trebetasunak garatzea, espazioaren zientzia eta teknologiaren arlo zehatzetan arazo konplexuei aurre egiteko gai izan daitezen (espazio ontziak, tresneria, komunikazioak, materialak, espazioaren fisika, etab.).