master-claves-sistemas-electronicos-avanzados

Masterraren gakoak

Ingeniaritza Elektronikoa Ezagutzaren Gizarteak dituen zutabetako bat da eta ekarpen esanguratsua izan du gizarte modernoek bizitzen dituzten etengabeko eraldaketa guztietan. Honela, sistema elektronikoaren arloan goi-mailako prestakuntza duten profesionalak prestatzea funtsezkoa da eta interes sozial eta ekonomiko izugarria dauka.
Sistema Elektroniko Aurreratuak Masterraren xede nagusia da gailu elektronikoak, konputagailuak eta komunikazio teknologiak sistema elektroniko berritzaileen ikerketan eta garapenean txertatzeko beharrezkoak diren gaitasunak ematea ikasleei. Sistema horien aplikazioak anitzak dira: komunikazioak, kontrol aurreratua, seinale prozesamendua, neurtze sistemak eta datuak eskuratzea, txertatutako ikusmira, adimen konputazionala, etab.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

ikasturte 1

Gutxi gorabeherako prezioa

2.000 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
BASTERRECHEA OYARZABAL, KOLDOBIKA

Idazkaritza :
SECRETARÍA EIB - BILBAO

946013917

master-4-razones-sistemas-electronicos-avanzados

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Prestakuntza zientifiko-tekniko zorrotz bat, ikuspuntu gehienbat praktiko batekin uztartzen du.
  • Titulua urtebetean lor dezakezu. Zure prestakuntza handitu nahi izanez gero, bi ikasturte egin ditzakezu, eskaintzen ditugun 84 kredituak lortuz.
  • Talde txikiekin lan egiten dugu: zu izango zara protagonista eta arreta pertsonalizatua jasoko duzu.
  • Harremanak has ditzakezu ingeniaritza elektronikoaren arloan nazioarteko proiekzioa duten enpresa eta ikerketa talde ezberdinekin.

master-salidas-sistemas-electronicos-avanzados

Irteera profesionalak

Ingeniaritza elektroniko aurreratuak eskaera handia dauka egun ekoizpeneko arlo askotan (robotika eta automatizazioa, telekomunikazioak, autogintza, aeroespaziala, instrumentazio medikoa, kontsumo elektronika, etab.), I+G+b-rekin eta 4.0 Industriarenganako bilakaerarekin konprometitu diren enpresetan bereziki. Master hau bukatzen dutenek aukera profesional ugari eta anitzak dituzte, sistema elektronikoak beren aplikazio eremu guztietan ulertu, sortu eta hobetzeko gaitasuna duten goi-mailako prestakuntza duten profesionalen eta ikertzaileen kontratazioa gora baitoa etengabe.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak