Masterraren gakoak
Master hau funtsezko instrumentua da jarduera profesionala gauzatu ahal izateko osasun publikoaren arloan. Aipatua, zientzia jarduerari zentzua bueltatzen dioten ikerketa galderen iturri amaigabea da eta ikertzaile eta profesional berrien prestakuntzarekin batera doa. Hori guztiari esker, gure herriko osasun publikoak eta prebentzio medikuntzak duten erronkei aurre egiteko aukera dugu.
Ondoko xedeak lortuko dituzu masterra bukatzerakoan:
- Epidemiologiaren arloko ikertzaileen jarduera barneratzea, eginkizun horiek bikaintasunez gauzatuz erakunde akademiko, ikerketa klinikoko eta gizartearen ikerketako zentrotan eta osasun publikoa profesionalki landuz osasun arloko administrazioetan.
- Metodo epidemiologikoa gaixotasunen jatorriaren inguruko ikerketan, osasunaren kudeaketan eta pazienteen maneiu klinikoan aplikatzea.
- Epidemiologia ikerketak diseinatzea, bai eta datuak biltzeko instrumentuak garatzea eta baliozkotzea, datuak biltzeko ardura duten langileak prestatzea eta landa lana gainbegiratzea, datu-baseak kudeatzeko eta ikerketa galderei erantzuteko beharrezkoak diren estatistika analisiak egiteko gaitasuna lortuz.
- Literatura sistematikoki jarraitzea eta laburtzea, ikerketa erakunde publiko edo pribatu batek ordain zitekeen ikerketa arlo batean, bai eta entzute handiko zientzia aldizkarietan argitara zitezkeen eskuizkribuak idaztea ere.
- Ikerketa taldetan sartzea eta, dagokionean, beren buru izatea.