Breadcrumb

presentacion-master-derechos-fundamentales-poderes-publicos

Masterraren gakoak

Gaur egungo gizarte konplexuan oinarrizko eskubideak kezka nagusietako bat dira: batetik, urratuak izaten direlako eremu askotan; eta, bestetik, urratuko eskubide horiek lehengoratu egin behar direlako. Hori guztia argi geratzen da bai nazio mailan bai nazioartekoan, eta politika publikoen alderdi oso desberdinetan du eragina.

Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak masterrak erantzuna eman nahi dio giza eskubideen arloan prestakuntza sakona izateko eskaerari, jardun profesionalerako prestakuntza lortzeko horrela.

Masterraren helburua da ikertzea oinarrizko eskubideak sustatu eta betetzera zuzendutako gaiak, kontuan hartuta eskubide horien tutoretza judizialerako dauden baliabideak.

Horretarako, honako hauek aztertuko dira: administrazioetako zerbitzu publikoen erregimen juridikoa oinarrizko eskubideak bete ahal izateko; botere publikoen gizarte politikak; eta nazioarteko esparruan, Europakoan zein barrukoan tutoretza judizialerako garatu diren baliabide zehatzak.

Gainera, teknologia berrien gorakadak oinarrizko eskubideetan izan duen eragina landuko da, besteak beste intimitaterako eskubidean duen eragina, bizilekuaren bortxaezintasunean, eta komunikazioen sekreturako eskubidean.

Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak masterra urtebetekoa da, baina bi ikasturtetan egiteko aukera eskaintzen da, lanean ari diren pertsonei erraztasunak emate aldera. Europako hainbat unibertsitatetako irakasleek hartzen dute parte, gaian adituak direnak.

Master honek titulazio bikoitza lortzeko aukera ematen du Centro Universitàrio Ritter Dos Reis (UNIRITTER) (Brasil) unibertsitatearekin eta doktorego programetarako sarbidea ematen du.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

22

Modalitatea

Bietakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

ikasturte 1

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
CUBERO MARCOS, JOSE IGNACIO

Idazkaritza :
Master Idazkaritza / Secretaría Máster / Master Secretariat

94-6017113 / 7082 /

salidas-master-derechos-fundamentales-poderes-publicos

Irteera profesionalak

  • Administrazio publikoak
  • Gobernuz kanpoko erakundeak
  • Giza eskubideen alorrean diharduten erakundeak
  • Ikerketa

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak