Masters-claves-estudios-internacionales

Masterraren gakoak

Etengabe aldatzen dagoen mundu honetan, beharrezkoa da etorkizunari buruzko analisia egitea eta gogoeta kontuan izanda era askotako eszenatokiak. Globalizazioaren fenomenoak eragina izan du ekonomian, gizartean eta nazioarteko politikan, baina horrez gain, loturak sortu ditu gatazka, segurtasuna eta garapen kontzeptuen artean, eta horrek, era berean, erronka berriak ekarri dizkio gobernantza globalari.

Egoera hori izanik, Nazioarteko Ikasketen masterrak prestakuntza aurreratua eta diziplina zabalekoa eskaintzen du nazioarteko ikasketen arloan, eta ikerketarako ere prestatzen ditu ikasleak.

Beraz, prestakuntza bitarikoa da: batetik, nazioarteko egoerari buruzko egoera aztertu eta interpretatzeko beharrezko diren kontzeptuei eta teoriei buruzko ezagutza lortzen da; bestetik, ikasleak espezializazio egokia izango du lan profesionala egiteko nazioarteko gaien arloko ikerketan.

Ikerketaren arloan, masterrak nazioarteko harremanen arloko ikerketa lerroetara bideratzen du ikaslea: teoria eta historia, globalizazioa, arazo globalak, harremanak munduko eskualde handietan, integrazioa eta gatazken analisia eta gestioa.

Horren guztiaren bidez, nazioarteko harremanen arloko espezialista eta ikertzaile talde bat lortu nahi da, eta talde hori Estatuko eta beste herrialde batzuetako sareetan sartu.

Master honek doktorego programetarako sarbidea ematen du.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

35

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

ikasturte 1

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
PEREA OZERIN, IRATXE

Idazkaritza :
VIRGINIA MARTINEZ ZABALA

946 01 3006

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak

Masters-salidas-estudios-internacionales

Irteera profesionalak

Irteera profesionalak

  • Ikerketa arlo akademikoan eta erakunde publiko eta pribatuetan
  • Lankidetza aldeaniztuneko nazioarteko erakundeak
  • Garapenerako lankidetzako erakunde publikoak
  • Lankidetza garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak (LGGKE)
  • Komunikabideen eta komunikazio enpresen espezialista arloak