Ikasleak gai izatea euren ezagupenak komunikabideen gai arlo guztietan aplikatzeko, unean-unean dagokion euskarriaren parametroak kontuan izanda informazioa hierarkizatuta.
Ikasleak gai izatea kazetaritza lanbidearekin zerikusia duten kontzeptuak erreproduzitu eta interpretatzeko, eta oinarriak, metodoak hautatzeko, etengabeko prestakuntza autodidakta lortu ahal izateko.
Ikasleek behar adinako kalitate profesionalaren maila lortzea, ezinbestekoa den laburtzeko ahalmena gaiak partikularizatzeko beharrekin bateragarri egin ahal izateko, kalitate estandarretarako ageriko eskakizuna izanik hori informazio edukietan.
Ikasleek gaitasuna garatzea euren lanbide zeregina beteko duteneko gizarte ingurunean sortzen diren aldaketak identifikatu eta ulertzeko, eta antzemateko aldaketa horiek komunikabideei nola eragiten dieten; gogoetazko jarrera kiritikoaz, litezkeen arazoak edo gatazkak ebazteko konpromisoa hartuta, euren erantzukizun sozial eta etikoen arabera.
Ikasleek idazkera kalitate egokia eskuratzea multimedia ingurune batean eta, horrenbestez, gai izatea mota orotako publikoari informazio egokia eta egiatia helarazteko.