XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Auditoretzan identifikatutako egoerei buruzko iritzi profesionala edo bestelakoa aurkeztu, eztabaidatu eta komunikatzeko gai izatea, legezko arautegi tekniko eta etiko garrantzitsuenen arabera, idatziz zein ahoz, era formalean zein informalean, eta publiko espezializatuei zein espezializatu gabeei.
  • Auditoretzari eta kontabilitateari buruzko ezagutzak aplikatzeko gai izatea, gertaera ekonomikoen ondorioak interpretatzeko arazoak konpondu ahal izateko, ingurune berrietan edo asko ezagutzen ez diren ingurunetan, erregulaziorik ez dagoenean edo erregulazioa berria denean, diziplina askotako informazioak elkarrekin erlazionatuz.
  • Baliabideak planifikatzeko eta antolatzeko gai izatea, kolaborazio-lanak garatu ahal izateko.
  • Barneko jarduera kudeatzeko eta ebaluatzeko informazio-premiak identifikatzeko gai izatea. Kostuak kalkulatzeko eta aurrekontuak egiteko sistemak zein informazio-premia berriak ebaluatzeko gai izatea.
  • Ebidentzia erabilgarria eztabaidatzeko eta ebaluatzeko gai izatea, auditoretzaren xedea lortzeko argudioen zentzunari eta egokitasunari buruzko ondorioak atera ahal izateko.
  • Enpresa-egoera berezietan, besteak beste, berregituraketa, bat-egite edo banatzeetan, enpresak erostean, enpresa-krisietan edota ordaindu ezineko egoeretan erabili beharreko erregulazioa ulertzeko gai izatea, finantza-egoerak egoki formulatu, irizpenak edo ondorioen txostenak egin edota informazioa auditatu ahal izateko.
  • Enpresa-jardueraren testuinguruari eta kontabilitatearen eta auditoretzaren erregulazio nagusiari buruzko hainbat iturritako informazioa hautatu, bilatu, aztertu eta sintetizatzeko gai izatea, prestatu beharreko informazioari buruzko edota informazioaren auditoretza-prozesuari buruzko ondorioak atera ahal izateko.
  • Enpresak, haien ezaugarriak eta xedeak baloratzeko metodoak ulertzeko gai izatea, baloratze-prozesuaren baldintzak aztertzeko, metodorik egokiena zehazteko eta egindako balorazioak informazio finantzarioan izandako eraginari buruzko konklusioak ateratzeko.
  • Erakunde baten ezaugarriek eta haren ingurunean, jardueran, antolakuntzan eta funtzionamenduan izaten diren aldaketek kontabilitate-informazioa prestatzeko prozesuan duten eragina identifikatzea eta ebaluatzea.
  • Ezaguerak integratzeko eta iritziak emateko eta ekinbideak erabakitzeko zailtasunari aurre egiteko gai izatea. Gaitasun horretan, ziurgabetasuneko ingurunetan informazio osatugabea eta/edo mugatuaren arabera enpresaren informazioa edo auditoretza prestatzeko aukerak identifikatu eta ebaluatu ahal izatea ere sartzen da.
  • Finantza-egoeren informazio ekonomiko eta finantzarioa eta informazio osagarria ulertzeko eta interpretatzeko gai izatea, diagnostiko-konklusioak, jarduera-gomendioak eta proiekzioak formulatzeko, kontabilitate-azterketa egiteko tresnek duten mugak kontuan hartuz.
  • Finantza-egoeren prestakuntzan kasuan kasuko erabil daitezkeen arauak ulertzea eta aztertzea: arau nazionalak, Europar Batasunak hartutako finantza-informazioari buruzko nazioarteko arauak -NIIF-, sektorez sektore edo kontabilitate-subjektuaren berariazko ezaugarrien arabera aplikatu daitezkeen arauak.
  • Indarrean dauden auditoretzako araudi nazionalak eta nazioartekoak ezagutzeko eta ulertzeko gai izatea, ondorio sendoak lortzeko metodologia zorrotza garatu ahal izateko. Trebetasun teknikoak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak garatzea, auditoretzako lan-arloak berrikusteko.
  • Informazio publikoaren premietan eta eskaeretan sortzen diren aldaketak ezagutzeko gai izatea. Aldaketa horiek, eskakizun berriek eragindakoen edota enpresak hartutako erantzukizun sozialeko konpromisoen ondoriozkoak izan daitezke, hots: informazio kualitatiboa eta ez-finantzarioa dibulgatzeko eta horrekin lotutako ziurtatze/egiaztatze zerbitzuak emateko.
  • Iritzi profesionala formulatzeko, justifikatzeko eta komunikatzeko gai izatea, kontabilitatearen aitorpen eta balorazio egokiena edo informazio finantzario eta ez-finantzario garrantzitsuena kontuan hartuz, enpresaren errealitatea azaldu ahal izateko, aplikatu daitekeen legezko arautegi tekniko eta etikoaren arabera.
  • Jarduera profesionalean informazioko eta komunikazioko teknologiak erabiltzeko gaitasuna izatea.
  • Jarduten duten inguruaren arabera, enpresek bete behar dituzten zerga-eskakizunak ezagutzeko eta ulertzeko gai izatea; zerga-ordainketaren gaineko inplikazioak, horren ondorio ekonomiko eta finantzarioen kontabilitate-adierazpena eta arauak betetzen diren ala ez ebaluatu ahal izateko.
  • Jarrera kritikoa, pentsamendu logikoa eta eszeptizismoa garatzea, jarduteko aukerarik onenak hautatzeko.
  • Konpromisoa hartzea balio profesionalekin, etikoekin eta erantzukizuneko eta jasangarritasuneko balioekin.
  • Kontabilitate-baterakuntzan aplika daitezkeen arau nazionalak eta nazioartekoak (nic-niif) ulertzea, taldea dagoela zehazteko, erakunde eroslea eta baterakuntzaren perimetroa identifikatzeko eta, halaber, finantza-egoera bateratuak formulatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna frogatzea.
  • Kontabilitatean eta auditoretzan lan egiteko ezinbestekoa den eguneratze iraunkorra mantendu ahal izateko berez ikasteko trebetasunak izatea, informazio-premietan, auditoretza-eskaeretan eta enpresa-ingurunean etengabe gertatzen diren aldaketei erantzuna emateko.
  • Kontuen auditoretza-lan baten testuinguruaren baldintzak (enkarguaren, enpresa-inguruaren, barneko kontrolaren ezaugarriak) aztertzeko gai izatea, arrisku esanguratsuak ebaluatzeko eta egoki arrazoitutako ondorio garrantzitsuak lortzeko beharko den lanaren estrategia eta diseinua zehazteko.
  • Kritika edo autokritika egiteko gaitasuna izatea, kontabilitate-lanbidearekin eta/edo auditoretzarekin lotutako erabakiak hartzean erantzukizun sozialei, profesionalei eta etikoei buruzko hausnarketak aintzat hartzeko.
  • Proposatutako proiektatuak betetzeko ekimenez eta lidergoa erakutsiz jarduteko eta erantzukizunak bere gain hartzeko gai izatea.
  • Txosten finantzarioak eta ez-finantzarioak prestatzeko jarduera profesionala zuzentzen duten printzipio teknikoak eta etikoak ulertzea eta aplikatzea.
  • Txosten kontable, finantzario eta ez-finantzarioak edota auditoretzako txostenak erabiliz, ezagutzak eta konklusioak komunikatzeko eta justifikatzeko gai izatea, txosten horiek kontabilitatean eta auditoretzan adituak diren profesionalek zein antzeko arloetako adituek ulertarazteaz gain, jende orori ere, argi eta anbiguotasunik gabe azaltzeko.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak