Breadcrumb

Masters-claves-auditoria-cuentas

Masterraren gakoak

Master honek kontu-ikuskariaren lanbide arautua eskuratzeko aukera ematen du. Kontabilitate eta Kontuen Ikuskaritza Institutuak (ICACek) eskatzen duen prestakuntza teorikoa eskaintzen du, azterketaren fase teorikorako (I. Blokea. Kontabilitatea eta Kontuen Ikuskaritza) eta horrek Kontu Ikuskarien Erregistro Ofizialean (ROACen) izena emateko aukera ematen du; hori guztia beharrezkoa da ikuskari-lanak egiteko, indarrean dagoen legediaren arabera.

Gainera, gradua eta lizentziatura lortu duten pertsonen prestakuntza-beharrizanak betetzen ditu, kontabilitatean, finantza-informazioa eta kontuen ikuskaritzan espezializatu eta eguneratu nahi badute.

Programa amaitutakoan, ikasleak finantza-txostenak prestatu, berrikusi, aztertu eta interpretatzeko gaitasuna izango du, kontuen ikuskaritzan lagun dezake, baita nazio mailako zein nazioarteko lehiaketa-prozeduretan esku hartu ere, etorkizuneko kontuen ikuskari edo kontabilitate aditu gisa; lanbideak eskatzen duen erantzukizun sozial eta etikoa bere gain hartuko ditu. Horrek bere baitan hartzen ditu ezaguera teknikoak aplikatzea, aurre egin beharreko egoera ezberdinetan erabaki oinarridunak hartzeko garatzea, eta kontabilitate eta kontuen ikuskaritzaren jarduera profesionalak eskatzen duen etengabeko eguneraketari aurre egiteko gaitasuna, enpresa-ingurunean dauden etengabeko aldaketen aurrean.

Master honi esker doktoretza-ikasketak egin daitezke.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

ikasturte 1

Gutxi gorabeherako prezioa

1.700 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
GARCIA DELGADO, MARIA SONIA

Idazkaritza :
Master idazkaritza / secretaria Máster/ Master Secretariat

946 01 3703 / 7113 / 7082

Masters-4-razones-auditoria-cuentas

Master hau ikasteko 4 arrazoi

  • Kontu Ikuskarien Erregistro Ofizialean (ROACen) izena emateko azterketako lehenengo fasearen dispentsa (I. Blokea. Kontabilitatea eta Kontuen Ikuskaritza).
  • Kontabilitate eta kontuen ikuskaritzaren alorreko ospe handiko eta aitortza profesional handiko irakasleek prestatuko zaituzte.
  • Kanpoko praktikak egingo dituzu ospe handiko eta lankidetza estuko bulego eta kontuen ikuskaritza enpresetan.
  • Ordutegia bateragarria da beste jarduera batzuekin eta zure coachak hasieratik egingo dizu jarraipena.

Masters-participantes-auditoria-cuentas

Parte-hartzaileak

ekonomistak euskal elkargoa

Masters-salidas-auditoria-cuentas

Aukera profesionalak

  • Kontuen ikuskaritza, bulego edo enpresa independenteetan, baita enpresen barne-ikuskaritzarako sailetan.
  • Controllers.
  • Kontu- eta zerga-aholkulariak.
  • Edozein enpresatako kontabilitate-alorreko arduradunak.
  • Konkurtso-administratzaileak.
  • Finantza-egoeren analistak.
  • Kontabilitate adituak.
  • Auzitegi-ekonomialariak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak