Ikasleak masterraren gaiari buruzko dokumentu teknikoak, arauak eta artikulu zientifikoak ulertzeko eta aztertzeko gaituta egotea, baita Smartgrid-en alorreko garapen lanetan horiek aplikatzeko gai izatea ere.
Ikasleek Smartgrid eta Sorkuntza Banaturari sorkuntzari loturiko teknika eta lan metodologien inguruko ezagutza eguneratua edukitzea,batez ere horiek kontrolatzearen ikuspegitik.
Ikasleek heldutasun tekniko eta zientifiko nahiko izatea beste eragile batzuekin elkarlanean egindako proiektuetan parte hartzeko, baita era autonomoan Smartgrid-en alorreko ezagutza eta metodologiaren garapen etengabera moldatzeko ere.
Jarduteko eta kudeaketarako estrategiak diseinatzea, Smartgrid sareak erregulatzeko teknika aurreratuak barne.
Smartgrid eta Microsareen jarduna baloratu eta kontrastatzea. Jardun hori simulazioari esker lortuko da, jarduteko eta kudeatzeko estrategia ezberdinen bidez. Lortutako emaitzak justifikatu beharko dira.
Smartgrid-en alorrean lan egiten duten profesionalez eta aztertzaileez osatutako diziplina anitzeko talde eleanitzek, nazionalek zein nazioartekoek, egindako lanen gainean ikasleek komunikatzeko gaitasuna izatea.
Smartgrid-en kontzeptuak eta zehaztapenak ezagutu eta aplikatzea, baita haien tipologiak, osatzen dituzten osagaiak eta oinarrizko dimentsionatzea ere.
Smartgrid-en osagai desberdinentzako tokiko kontroleko legeak diseinatzea, batez ere banatutako sorkuntza unitateak.
Smartgrid-en osagai ezberdinen eredu dinamikoak ezartzea, batez ere, Sorkuntza Banatuko unitateak.
Smartgrid-en osagai ezberdinen eredu eta kontrolatzaileak ebaluatzea eta balidatzea, simulazio eta saiakuntza esperimentalen bidez. Horretarako, tresna informatiko eta prototipo ezberdinak erabiliko dira.
Tresna informatikoak eta telekomunikazio tresnak aplikatzea Smartgrid eta Sorkuntza Banatua kontrolatzeko.
Unibertsiate, teknologia zentro eta Smartgrid eta Sorkuntza Banaturaren alorreko enpresen I+G+b proiektuak aztertzea.