Gaia

XSLaren edukia

Industria Prozesu-Kontrola

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Automatika eta kontroleko oinarriko kontzeptuak ikasten hasten garenean, ikasten diren teknika eta metodoak abstraktuak direnez, berauen erabileraz jabetzeko ezinbestekoa da zein testuingurutan darabilzkigun hausnartzea. Errobot baten besoaren mugimendua kontrolatzea edo konbustiorako gasaren presioa erregulatzea berdin ez bada ere, beti dago "zer kontrolatu" eta metodologia komun bat edozein kontrol-sistemaren diseinu prozeduran.



Prozesuen industriarako kontrol-sistemak diseinatu beharko dituen ingeniariak formazio sakona beharko du, teorikoa eta praktikoa. Izan ere, hainbat diziplinen inguruko alderdi zientifiko eta teknologikoak biltzen ditu kontrolak: propietateen kontserbazioaren lege fisikoak, metodo matematikoak ereduetarako eta analisirako, teknologia kimikoa industriako prozesuentzako, teknologia mekanikoa ekipo eta gailuak diseinatu eta eraikitzeko, teknologia elektronikoa eta elektrikoa

instrumentazioa eta seinaleen egokitzerako eta konputazio zientziak simulaziorako.



Oinarri eta metodo matematikoak ezagutzen ditugula, irakasgai honetan kontrol-sistemen alderdi teknologikoak duen garrantzia landuko dugu alde batetik, inplementatzeko behar den instrumentazioa ezagutzeko eta praktikan ematen diren zailtasunez jabetzeko. Beste alde batetik, oinarrizko berrelikadura begiztaren portaera hobetzeko erabiltzen diren kontrolegitura aurreratuak noiz eta nola erabili eta diseinatzen diren ikusiko da.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
GOMEZ GARAY, VICENTEEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebakarraSistemen Ingeniaritza eta Automatikavicente.gomez@ehu.eus
IRIONDO URBISTAZU, NAGOREEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego LankideaDoktoreaElebidunaSistemen Ingeniaritza eta Automatikanagore.iriondo@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Identificar y formular la problemática de automatización y control de procesos industriales33.0 %
Aplicar los conocimientos adquiridos y su capacidad de resolución de problemas en entornos nuevos o poco conocidos dentro de contextos más amplios (o multidisciplinares) relacionados con el área de la automatización y control de procesos.38.0 %
Observar con espíritu crítico la evolución de disciplinas relacionadas con la automatización y control con objeto de introducir innovación tecnológica en el desarrollo de sistemas28.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala2740.567.5
Ordenagailuko p.182745

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Aplikazio-tailerrak37.50 %
Azalpenezko eskolak75.040 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak0.0 % 20.0 %
Garatu beharreko galderak0.0 % 20.0 %
Idatzizko azterketa50.0 % 70.0 %
Lan praktikoak0.0 % 30.0 %
OTROS0.0 % 10.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikasleen ikaskuntzaren emaitzen eta ezagutzen ebaluazioa etengabeko ebaluazio-prozesu baten bidez egiten da, honako ebaluazio-tresna hauek erabiliz:



• Idatzizko azken proba (% 70): ikastetxeak ohiko deialdiari lotutako probarako ezarritako data ofizialean egingo da. Ikasgai osoan zehar landutako ezagutza teorikoak eta praktikoak ebaluatuko ditu, hainbat galdera motaren bidez (testa, erantzun irekiak eta arazoak). Irakasgaia gainditzeko, atal honetako notaren % 50 lortu beharko da.



• Lan praktikoen ebaluazioa (% 30): Eskola-asteetan zehar banatutako laborategiko eta mintegiko saioetan lantzen da. Atal honetan bi ebaluazio-tresna erabili dira:



- Garapen praktikoa (% 20): laborategiko koaderno batean islatutako diseinu-faseen prestaketaren segimenduaren bidez ebaluatuko da. Bertan, baliozkotzeko saio praktikoetan egin beharreko aurretiazko informazioa eta esperientziak prestatuko dira, baita lortutako emaitzak ere.

- Dokumentazioa (% 10): egitura eta edukia ebaluatuko dira, baita entregaren formaltasuna ere (formatua, kalitatea, epea).



Irakasgaia ohiko deialdian gainditzeko, guztira 5 puntu edo gehiago lortu behar dira adierazitako tresnen bidez, eta derrigorrezkoa izango da amaierako proba idatzian % 50 lortzea. Lortzen ez bada, aktan agertuko den nota azken proba idatzian (10en gainean) lortutakoa izango da.



DEIALDIARI UKO EGITEA

Deialdiari uko eginez gero, ez aurkeztutzat joko da. Azterketen egun ofizialean ezarritako probara ez aurkezteak deialdiari zuzenean uko egitea ekarriko du.



Osasun-baldintzek irakaskuntza-jarduera bat eta/edo ebaluazio presentzial bat egitea eragozten badute, modalitate ez-presentzial bat aktibatuko da, eta ikasleei horren berri emango zaie unean-unean.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea





Ikasleen ikaskuntzaren emaitzen eta ezagutzen ebaluazioa etengabeko ebaluazio-prozesu baten bidez egiten da, honako ebaluazio-tresna hauek erabiliz:



• Idatzizko azken proba ( % 70): ikastetxeak ohiko deialdiari lotutako probarako ezarritako data ofizialean egingo da. Ikasgai osoan zehar landutako ezagutza teorikoak eta praktikoak ebaluatuko ditu, hainbat galdera motaren bidez (testa, erantzun irekiak eta arazoak). Irakasgaia gainditzeko, atal honetako notaren % 50 lortu beharko da.



• Ebaluazioa ikasturtean zehar ( % 30): Eskola-asteetan zehar banatutako laborategiko eta mintegiko saioetan lantzen da. Zati honetan bi abluazio-tresna erabiltzen dira:



- Garapen praktikoa ( % 20): laborategiko koaderno batean islatutako diseinu-faseen prestaketaren segimenduaren bidez ebaluatuko da. Bertan, baliozkotzeko saio praktikoetan egin beharreko aurretiazko informazioa eta esperientziak prestatuko dira, baita lortutako emaitzak ere.

- Dokumentazioa ( % 10): egitura eta edukia ebaluatuko dira, baita entregaren formaltasuna ere (formatua, kalitatea, epea).



Irakasgaia ohiko deialdian gainditzeko, guztira 5 puntu edo gehiago lortu behar dira adierazitako tresnen bidez, eta derrigorrezkoa izango da amaierako proba idatzian % 50 lortzea. Lortzen ez bada, aktan agertuko den nota azken proba idatzian (10en gainean) lortutakoa izango da.



DEIALDIARI UKO EGITEA

Deialdiari uko eginez gero, ez aurkeztutzat joko da. Azterketen egun ofizialean ezarritako probara ez aurkezteak deialdiari zuzenean uko egitea ekarriko du.



Irakasgai-zerrenda

1. Gaia

Prozesuen kontrolerako sarrera. Sarrera. Begizta irekiko eta begizta itxiko kontrol-sistemak. Kontrol-sistema baten aldagai esanguratsuak identifikatzea. Kontrol-sistemen portaera aztertzea. Errore-indizeak.

2. Gaia

Industria-tresneriaren oinarriak. Sarrera. Prozesuen eta tresnen diagramak. Neurketaren prozesua eta transmisioa. Tresnen sailkapena. Kontrol-begiztaren elementuak. Kontrol-sistemaren diseinua. ISA notazioko kontrol-planoak.

3. Gaia

Sentsoreak/Transmisoreak. Prozesuen industrian erabiltzen diren sentsoreen ezaugarri garrantzitsuenen deskribapena.

4. Gaia

Amaierako kontrol-elementuak. Prozesuen industrian erabiltzen diren amaierako kontrol-elementuen ezaugarri garrantzitsuenak deskribatzea.

5. Gaia

Prozesu industrialen eredu matematikoak. Eredua prozesuaren irudikapen gisa. Ezagutza-ereduak. Eragiketa-erregimena. Ereduak garatzea. Kontserbazio-ekuazioak parametro kontzentratuen ereduetan. Linealizazioa. Eredu enpirikoak. Garraio-atzerapenak.

6. Gaia

PID kontrolagailua berrelikadura-begizta sinplean. Akzioen eragina aztertzea maiztasunaren eremuan . Egiturak eta algoritmoak. PIDen sintonizazioa: metodo esperimentalak eta metodo analitikoak. Estrategia ez-linealak eta soluzioak: Anti-Windup mekanismoak termino integralaren saturaziorako eta Bumpless Transfer estrategiak kontrolaren kommutaziorako.

7. Gaia

Kontrol-egitura aurreratuak. Sarrera. Kontrol berrelikatua. Aurreratze-kontrolaren diseinua eta sintonizazioa. Turrusta-kontrol egituren diseinua eta sintonizazioa. Atzerapen handiko prozesuen kontrola. Beste egitura batzuk: harreman-kontrola, kontrol selektiboa eta gama zatituko kontrola.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Apunteak, gardenkiak eta ikasleen eskura jarritako bestelako prestakuntza-materiala, aurrez aurreko irakaskuntzari laguntzeko plataforma informatikoaren bidez (eGela)

Oinarrizko bibliografia

Control e instrumentación de procesos químicos.

P.Ollero,E. F.Camacho. Ed Síntesis (1997).



Control Automático de Procesos. Teoría y Práctica.

C.A. Smith, A.B. Corripio. Ed.Limusa (1999)



Sistemas de Control en Tiempo Discreto.

K.Ogata. Prentice Hall, (1996) (2º Edición)





SENSORES Y ACONDICIONADORES DE SEÑAL (4ª)

Pallás Areny, Ramón ; MARCOMBO, S.A.



INSTRUMENTACIÓN INDUSTRIAL (7ª)

Creus Solé, Antonio ; MARCOMBO, S.A.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Process Dynamics, Modeling and Control



B.A. Ogunnaike, W Harmon Ray . Oxford University Press







Chemical Process Control



G. Stephanopoulus Prentice Hall



Aldizkariak

- Control Engineering Practice. A Journal of IFAC, the International Federation of Automatic Control.



- Automática e Instrumentación. Editorial: Grupo TecniPublicaciones



- Revista Iberoamericana de Automática e Informática Industrial



- Journal of Process Control



Estekak

International Federation of Automatic Control http://www.ifac-control.org/







Comité Español de Automática de la IFAC. http://www.cea-ifac.es/







http://www.instmc.org.uk/







The IEEE Control Systems Society http://www.ieeecss.org







www.isa.org



www.mathworks.es/



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak