Masterraren gakoak
Kimika Teorikoa eta Modelizazio Konputazionaleko Unibertsitate arteko Masterra 14 unibertsitateren artean antolatzen da.
Helburu orokorra prestakuntza aurreratua eskaintzea da, espezializatua eta diziplina anitzekoa, kimika teoriko eta konputazionaleko ikerketa-lanetan hastea sustatzea helburu. Ildo horretatik, adituak zientzia molekularretako teknika konputazionalen erabileran eta garapenean trebatzea da helburuetako bat, farmaziako, petrokimikako eta material berrietako industria berritzaileetan lan egin dezaten.
Masterra amaitzean, ikasleek nazioarteko maila handia eskuratuko dute, beren lanbide-zereginetarako, baita Zientzia Kimiko, Fisiko, Biologiko eta Materialen esparruan doktoretza-ikasketetan jarraitzeko ere.