MARIA LOURDES IRUSTA MARITXALAR
- Ezagutza arloa
- Kimika Fisikoa
- Saila
- Polimero eta Material Aurreratuak: Fisika, Kimika eta Teknologia
- Ikastegia
- Kimika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- lourdes.irusta@ehu.eus
Kimikan lizentizatua (1989) eta doktorea (1999) UPV/EHU dela medio non irakaslea den 1999. urtetik aurrera. Kimikako graduko koordinatzailea da (2016-gaur) eta POLYMAT institutuko idazkari akademikoa (2013-gaur).
Gainestaldura polimeriko eta mintzen ikerkuntza taldeko ikertzaile arduraduna da (Euskal Herriko Unibertsitate sistemako A taldea). 9 doktorego tesi (2 nazioartekoak, 11 Master amaierako lan eta 9 gradu amaierako lan zuzendu ditu. 27 Oinarrizko ikerkuntza proiektuetan parte hartu du (8 tan ikertzaile arduradun bezala) eta 15 epe luzeko industri kontratuetan parte hartu du. 80 ikerkuntza artikulu indexatuen autore kidea da. Bere jakintza arloa material makromolekularren sintesiaren arloan kokatzen da, batez ere polikondentsazioan (poliuretanoak eta epoxi erretxinak) eta beraien ezaugarritze kimikoa espektroskopia FTIR eta NMR erabiliz eta propietate termikoen neurketa (DSC, TGA). Polimeoen nahasteetan ere lan egin du (interakzio espezifikoak infragorriz) eta disoluzio polimerikoen elektroharitzean.
Kimikako graduan makromolekulen karakterizazio kimiko fisikoa eta konposatu organikoen identifikazio espektrometrikoa irakasgaiak irakasten ditu. Kimika eta Polimeroak Masterrean polimeroen karakterizaziorako teknika aurreratuen irakaslea da.