Masterraren gakoak
Kimika eta Polimeroak Unibertsitate Masterra beren ibilbide profesionala ikerketa akademikoan edo industria edo merkataritza bezalako eremuetako ikerketa aplikatuan, irakaskuntzan edo administrazioan garatu nahi duten ikasleei zuzendua dago. Eta zientzia modernoak orokorrean eta Kimikak, bereziki, ezaugarri duten diziplinartekotasunean jartzen du bere arreta.
Master honek titulazio bikoitza lortzeko aukera ematen du Estrasburgoko Unibertsitatearekin eta Bordeaux-Montaigne Unibertsitatearekin (Frantzia) .
Programak bi ildo nagusi ditu; alde batetik, material polimerikoen sintesia, karakterizazioa, industria ekoizpena eta prozesatzearen inguruko ikuspegi osoa eskaintzen du. Horrez gain, aipatu materialei loturiko azken alderdien inguruko prestakuntza eskaintzen du ere: nanoteknologiak polimeroen eremuan izan duen eragina, hauei loturiko ingurumen arazoak, medikuntzan eta sortu berri diren beste arlo batzuetan dituzten aplikazioak.
Eta, bestetik, gizarte eta ekonomia inpaktu handia duten arlo ezberdinen inguruko prestakuntza egokia: ingurumena, katalisia, bioteknologia, kimika berdea, kimiometria eta konposatu organometalikoak. Egungo gizartean lehentasuna duen iraunkortasunaren printzipioei lotuta guztiek ere. Eskaintza horri esker, masterrak malgutasun handia agertzen du eta ikasleak prestakuntza programa bere interesetara egokitzeko aukera izango du. Izan ere, bi espezialitate daude aukeratzeko: ‘Polimeroak’ eta ‘Kimika Aplikatua’.
Masterrak Doktorego programetara sartzeko aukera emango du.