Irakasleak
JOSE MANUEL SECO BOTANA
- Ezagutza arloa
- Kimika Ez-organikoa
- Saila
- Kimika Aplikatua
- Ikastegia
- Kimika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- josemanuel.seco@ehu.eus
José Manuel Seco Botanak 1990. urtean Kimikan lizentziatura lortu zuen eta 1998. urtean Doktoretza, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaur egun Irakasle agregatua da. 2005. urtetik lan egiten du UPV/EHU-an irakasle eta ikertzaile moduan. Ikerkuntza koordinazio kimika arloan egiten du, ligando polihortzekoak erabiliz konposatu metaliko polinuklearrak lortzen ditu. Prozesu horretan diseinua, sintesia eta karakterizazioa egiten dira, beti bi helburu nagusi jarraituz: molekula magnetikoak eta koordinazio polimero porotsuak lortzea.
69 artikulu zientifiko ditu, 9 proiektutan ikertzaile nagusia izan da, bi tesi zuzendu ditu (batean Ohorezko saria) eta beste hirutan parte hartzen ari da. Hainbat gradu amaierako eta master amaierako lanetan parte hartu du.