Irakasleak
ITZIAR OTAEGI TENA
- Ezagutza arloa
- Saila
- Material Polimerikoen Institutua
- Ikastegia
- Kimika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- itziar.otaegi@ehu.eus
Itziar Otaegi Tena Kimikan Lizentziatua da (2013), Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoetan Masterra (2014) eta Kimika Aplikatua eta Material Polimerikoetan doktorea (2020). Bere doktore-tesiak Koldo Mitxelena saria jaso zuen Ingeniaritza eta Arkitektura jakintza-arloan (2020). Egun, doktore-ondoko ikertzailea da EHUko Polimero eta Material Aurreratuak Sailean. Dozentziari dagokionez, Kimikako Graduan laborategi-praktikak ematen ditu (Materialen Zientzia eta Material Makromolekularrak I eta II ikasgaietan), baita Kimika eta Polimeroak Masterrean ere (Polimeroen Prozesaketarako Teknika Aurreratuak ikasgaian). Gaurdaino, 18 artikulu argitaratu ditu eta 17 lan aurkeztu ditu 15 kongresutan, horietatik 12 nazioartekoak. Enpresekin kolaborazio proiektuetan ere parte hartu du.
ORCID iD: https://orcid.org/0000-0001-8269-8489