XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Askotariko materialak, hala sinpleak, nola konplexuak, eta laborategian zein industria instalazioetan, sintetizatu, prestatu eta prozesatu ahal izatea.
  • Kimikaren arloan proiektu jasangarrien abiaraztea eta garapena sustatzeko eta horietan parte hartzeko gai izatea, bai esparru akademikoan, bai enpresaren ingurukoetan.
  • Laborategian zein industrian prozesu kimiko iraunkorrak garatzeko estrategiak proposatzeko gai izatea.
  • Lana bakarka zein taldeka garatzeko, eta pertsonen arteko harremanak ezarri eta erabakiak hartzeko gai izatea.
  • Masterrak ematen duen diziplina anitzeko prestakuntza aplikazio eremu ezberdinetan erabiltzen jakitea, eta horien artean, Materialen, Osasunaren edo Ingurumenaren eremuan.
  • Masterraren arlo tematikoan ondoriorik handiena izan dezaketen berritasunak, bibliografia espezializatuaren bitartez, zein aplikazio eremuan espezialistekin harreman pertsonala izanez, bereganatu, kudeatu, sintetizatu eta kritikoki aztertzeko trebetasunak izatea.
  • Masterraren gaiei lotutako kontzeptuak, printzipioak eta teoriak ezagutu eta aplikatzen jakitea.
  • Material berrien alorrean norbere zein beste ikertzaile batzuen lanaren emaitza garrantzitsuak, zein horiek gizartean dituzten eraginak entzule espezializatu eta diziplina anitzekoen artean, eta baita publiko orokorraren aurrean, azaldu eta ezagutarazteko estrategiak bereganatu izana.
  • Material mota ezberdinen karakterizazioa metodo instrumental aurreratuez egiteko ezagutzak eta trebetasunak bereganatu izana.
  • Tresna matematikoak, analisia, kontrola eta emaitzen interpretazioa erabiliz, masterraren gaiei lotutako era askotako arazoak ebazteko gai izatea.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak