Irakasleak

XSLaren edukia

UXUE FERNANDEZ LASA

Ezagutza arloa
Gorputz eta Kirol Hezkuntza
Saila
Heziketa Fisikoa eta Kirola
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
uxue.fernandez@ehu.eus

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua (UPV/EHU, 2007) eta Doktorea (UPV/EHU, 2014), emakume pilotarien inguruko ikerlan batekin.

Gaur egun Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien graduko irakasle-ikertzailea naiz Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako atalean, Arabako kanpusean (Vitoria-Gasteiz).

Nire ikerlerroen artean daude genero-ikasketak, sexu aniztasuna, inklusioa, gorputz hezkuntza eta kirol hastapena, guztietan ere aukera berdintasuna eta justizia sozialaren inguruko ikuspegia jorratuz.

Nazio eta nazioarte mailako hainbat argitalpen ditut jarduera fisikoaren eta kirolaren zein genero-ikasketen inguruko aldizkari eta liburuetan. nazioarteko kongresu askotan parte hartu dut.

Ikerketa proiektu ezberdinetako partaide izan naiz eta gaur egun ere ikerketa-sare batean eta I+B+g proiektu batean ari naiz.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak