Breadcrumb

presentacion-master-actividad-fisica-deporte

Masterraren Gakoak

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak Masterraren helburua da, hain justu, jarduera fisikoaren eta kirolaren ikerketan oinarritutako ezagutzak eta espezializazioa eguneratzea; zehazki, osasuna, errendimendua, prestakuntza, kudeaketa, astialdia, gorputz hezkuntza eta pareko arloetan.

Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloetako ezagutzetan aurrera egitea eskatzen duen etengabeko prestakuntza eta birziklapena dakartza, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko arazoen berri jasota (gizartea horientzat konponbide eske baitabil), bai eta gaur egun irekita dauden bestelako ikerketa ildo batzuekin duten harremanaren berri jasota ere.

Era horretan, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloan beharrezkoa den etengabeko ikerketa eta berrikuntza garatzea sustatuko da, honako hauetan espezializatzeko aukerarekin: Osasunerako Jarduera Fisikoa, Prestakuntza eta Kirol Entrenamendua.

Master honek sarbide zuzena izango du UPV/EHUko Jarduera Fisikoa eta Kirola doktorego programara.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

ikasturte 1

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Atala

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
SANTOS CONCEJERO, JORDAN

4razones-master-actividad-fisica-deporte

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Euskal Autonomia Erkidegoan eta inguruko erkidegoetan eskaintzen den jarduera fisiko eta kiroleko unibertsitate master ofizial bakarra da.
  • Prestakuntza nazioko eta nazioarteko eta itzal handiko zentroetako irakasleekin jasoko duzu (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, Malagako Unibertsitatea, Lleidako Unibertsitatea, Granadako Unibertsitatea, CSIC Bartzelona, Universités en STAPS-Sciences et Techniques des Activités Physiques et Sportives).
  • Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientziekin zerikusia duen zure lanbidean modu autonomoan ikertzeko eta garatzeko beharrezkoak dituzun ezagutzak emango dizkizu.
  • Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko irakasle espezialistek tratu pertsonalizatua eta hurbilekoa emango dizute.

salidas-master-actividad-fisica-deporte

Irteera profesionalak

  • Gorputz Hezkuntzako irakaslea.
  • Joko analista (scouting).
  • Entrenatzailea.
  • Prestatzaile fisikoa eta entrenatzaile pertsonala.
  • Jarduera fisikoko eta osasuneko espezialista.
  • Kirol erakundeen kudeaketa.
  • Jarduera fisikoaren eta kirolaren berrikuntzarako zeinahi arlo.
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloko zientifikoa.
  • Prestakuntzaren eta kirol entrenamenduaren arloko espezialista.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak