Irakasleak

XSLaren edukia

ZURIÑE BAÑA GARCIA

Ezagutza arloa
Mikrobiologia
Saila
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
zurine.bana@ehu.eus

Zuriñe Baña, Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko irakasle atxikia da Zientzia eta Teknologia Fakultatean (ZTF, UPV/EHU). Itsas Mikrobioen ikerketa-taldeko kide da, ZTFarekin eta Plentziako Itsas Estazioarekin lotuta dagoena (PIE-UPV/EHU).

Bere ikerketa-jarduera mikroorganismoen ekologiaren arloan oinarritu dira, batez ere, itsasoko mikroorganismoen ekologian. Orain arte komunikazio kimikoa eta protozoo-bakterio erlazioa, ur-sistemen mikrobio-komunitateen aniztasuna, jarduera eta funtzioa eta mikroorganismoen bidezko materia organikoaren konposizioa eta eraldaketa aztertu izan ditu. Azken urteotan, berotze globalak komunitate mikrobianoen funtzionamenduan duen eragina ikertu du, baita horrek itsas-sistemen ziklo biogeokimikoetan duen eragina ere. Berriki, itsasoko mikrobioen bioprospekzioaren alorrera bideratu du bere lana. Zehazki, interes biomediko eta bioteknologikoko konposatu berriak bilatzean, eta gaitasun metaboliko berriak bilatzean, hala nola mikroplastikoen, hidrokarburoen edo bestelako ingurumen-kutsatzaileen degradatzaileen bilaketan.

XSLaren edukia