Gaia
MIKEL ITURRATE MENDIETA
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa
- Saila
- Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- mikel.iturrate@ehu.eus
Ingeniaritza Mekanikoko graduatua eta Ingeniaritza Proiektuetan doktorea EHUn. Industria-sektoreko hainbat sail eta enpresatan 15 urte baino gehiagoko esperientzia izan ondoren, 2015etik UPV/EHUn irakasle eta ikertzaile gisa lan egiten du. 2015etik 2018ra bitartean, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritza Proiektuak sailean, 2018tik 2021era bitartean, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Enpresen Antolakuntza sailean, eta 2021etik aurrera, Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak sailean, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. Gaur egun, hainbat ingeniaritza-gradutan eta master mailatan irakasten du.
Ikerketari dagokionez, DEHI (Dental Engineering - https://www.ehu.eus/en/web/dehi) ikerketa-taldeko kidea da. Talde honek odontologian ingeniaritza-tresnak eta -baliabideak integratzeko lan egiten du. Zehatzago esanda, bere ikerketa-lan gehiena odontologia-prozesuetan aplikatutako Alderantzizko Ingeniaritzaren arloari dagokio: prozesu digitalen zehaztasun-azterketa eta horiek hobetzeko proposamenak, alderantzizko ingeniaritzako tresnak erabiliz. Ikerketa-ildo horren barruan, inpaktu handiko aldizkarietan argitaratutako hainbat artikuluren egilea da, kongresu zientifiko nazionaletan zein nazioartekoetan parte hartu du, eta ikerketa-proiektu ezberdinetan parte hartu du.