Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterraren zortzi espezialitateetako bat da. Espezialitate guztietarako berdina den Modulu Orokorra bukatutakoan ematen da.
Bi modulutan antolatuta dago. Lehenengo moduluaren helburu nagusia da diziplinaren didaktika espezifikoa eta curriculuma, eta Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakaskuntzari egokitutako metodoak ezagutzea; bigarren moduluarena, aldiz, estrategia eta metodo horiek espezialitateko eduki eta gai zehatzetan aplikatzea.
Espezialitate honetan parte hartzen dutenek arlorako egokiak diren irakaskuntzako metodoak probatu eta horiekiko koherenteak diren jarduerak diseinatu beharko dituzte, metodo bakoitzaren abantailak eta zailtasunak kontuan hartuta.