Masterraren zortzi espezialitateetako bat da, hezkuntza arautuan (Hizkuntza Eskola Ofizialak barne) bertako hizkuntzak (euskara eta gaztelania) zein atzerriko hizkuntzak eta literatura-gaiak irakatsi nahi dituztenei zuzendua.
Bi modulutan banatzen da. Lehenengo moduluaren helburu nagusia eleaniztasun egoeran kontuan hartu beharreko aldagaiak sakonki ezagutzea da. Bigarrenean, berriz, diziplinaren curriculuma eta didaktika espezifikoak lantzen dira.
Horrekin batera, Practicumarekin eta Master Amaierako Lanarekin lotura zuzena duten bi irakasgai daude.
Irakasgaietako batean hizkuntza eta literaturaren ikasgelan ikertzeko ezagutu beharreko oinarrizko printzipio eta teknikak lantzen dira. Bestean, berriz, hizkuntzen eta literaturaren irakaskuntzan dauden berrikuntza-ildoen oinarriak, helburuak eta kezkak, Europar Batasuneko eremuan aintzat hartutako printzipioetatik abiatuta.