Irakasleak
LUIS MARIA ZULAIKA ISASTI
- Ezagutza arloa
- Gorputz eta Kirol Hezkuntza
- Saila
- Heziketa Fisikoa eta Kirola
- Ikastegia
- Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
- Posta elektronikoa
- luism.zulaika@ehu.eus
Pedagogian doktorea da (baita Gorputz Hezkuntzako irakasle espezialista ere) UPV/EHUtik, eta Kirol psikologian masterra, (UNED). Kirol eta Gorputz Hezkuntza Sailean aritzen da (UPV/EHU), Hezkuntza eta Kirola fakultatean (kirola atalean). Graduan klasea emateaz gain beste bi masterretan ere aritzen da: Batxilergo eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Formakuntzakoan eta Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzietakoan.
PSIKOR (Eusko Jaurlaritzak onartutako) ikerketa taldeko partaidea da hau sortu zenetik. "Autokontzeptua eta Heziketa Fisikoa. Erlaziozko analisia eta esku-hartze egitarau baten efikazia" izeneko tesia defenditu zuen euskaraz 1999an. Bere argitalpen eta ikerketa lerroak: "Kirola eta jarduera fisikoaren onura hezitzaileak eta balioak", "eskola kirola", "autokontzeptu fisikoa", "Jarduera Fisikoa Natur Eremuetan", "Herri Kirolak".
2 ikerketa sexenio onartuak (CNEAI).
“Bikaintasun” kalifikazioa DOCENTIAZ programan.
80 artikulu baino gehiago ISBN duten aldizkari eta argitalpen zientifikotan.
40 komunikazio baino gehiago kongresu zientifikotan.
90 hitzaldi baino gehiago kultur-etxe eta ikastetxetan.
50 MAL baino gehiago zuzenduak.
4 doktorego tesi zuzenduta.