Masterraren gakoak
Masterraren zortzi espezialitateetako bat da. Espezialitate guztietarako berdina den Modulu Orokorra (MO) bukatutakoan ematen da.
Bi modulutan banatutako zortzi irakasgaiez osatuta dago. Irakaslegaiak Gorputz Hezkuntzaren eremuko hainbat gaitasun eta ezagutzatan trebatu nahi dira, besteak beste: didaktika, programazioa, ebaluazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculuma, Berrikuntza pedagogikoa eta ikerketa... bai Hezkuntza Formaleko testuinguruan zein Eskola kirolekoan ere. XXI. mendeko haur eta nerabeen kasuan Gorputz Hezkuntzako irakaste-ikaste prozesuan eragiten duten aldagaiak menperatzea bilatzen da.
Espezialitate hau Arabako Campusean ematen da, Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen Kiroleko Atalean.