Breadcrumb

Gakoak - Erasmus Mundus Master in Interdisciplinarity in Materials for Energy Storage and Conversion

Masterraren gakoak

Gure gizarte zein ekonomiaren karbono-aztarna murrizteko helburuarekin, beharrezkoa da zenbait diziplinaren inguruan zorrotz eta egoki ikertzea, energiaren biltegiratzearen eta konbertsioaren inguruan besteak beste. Teknologia hauek funtsezkoak dira beroketa globalari eta segurtasun energetikoari ekitean jasangarritasun arloan sortzen diren desafioei aurre egiteko. i-MESC masterrak diziplina arteko ikuspegi batetik zenbait oinarrizko eremu eta eremu aplikatu lantzen ditu: materialen zientzia, elektrokimika, kimika, teknologia fotovoltaikoak, erregai pilen eta baterien teknologia. Bi urtean zehar, i-MESC masterrak aukera ematen die ikasleei hiru kategoria nagusiei loturiko gaitasun ugari eskuratzeko:

  • Kimikaren oinarriei buruzko ezagutza zientifiko sakona: litioa-sufrea, akuosoak, metal airea, superkondentsadoreak, bateria organikoak, bateriak egoera solidoan, ioi metalikoen bateriak, anodo metalikoak, teknika elektrokimiko aurreratuak, baterien ikuskapena, segurtasuna, etab.
  • Know-how: informatika eta modelatua, espektroskopia aurreratuak, baterien ingeniaritza, IoT (Gauzen Interneta), ikerketa bibliografikoa, I+G emaitzen analisia eta emaitza horiei buruzko txostenak sortzea, proiektuen garapena eta exekuzioa.
  • Gizarte gaitasunak: ingelesa, ahozko eta idatzizko komunikazioa, kultura artekotasuna, egokigarritasuna, autoestimua, autonomia, ekimen gaitasuna, sormena, talde espiritua, espiritu kritikoa, etab.

* Prezioa, mugikortasuna, bekak eta hautaketa-prozesuari buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu masterraren web orria https://i-mesc.eu/

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

36

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

120

Iraupena

2 ikasturte

Gutxi gorabeherako prezioa

(*)

Unibertsitate arteko masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Université Tolouse III- Paul Sabatier (Frantzia)

Université de Picardie Jules Verne (Frantzia)

Univerza v Ljubljani-University of Ljubljana (Eslovenia)

Warsaw University of Technology-Politechnika Warszawska (Polonia)

CIC- Energigune

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
GANDARIAS GOIKOETXEA, IÑAKI

Idazkaritza :
VIRGINIA RODRIGUEZ

WEB

Arrazoiak - Erasmus Mundus Master in Interdisciplinarity in Materials for Energy Storage and Conversion

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Nazioarteko hezkuntza programa non energia biltegiratzeko eta bihurtzeko puntako teknologiak garatuko dituzten profesionalak prestatzen diren programa.
  • Energia bihurtzeko eta biltegiratzeko arloan programa espezifiko bat duen master bakarra.
  • Partzuergoak AEBetako eta Australiako bi unibertsitate, puntako hiru ikerketa-zentro (ALISTORE, CIC-EnergiGUNE eta NIC) eta energia biltegiratzeko Frantziako sarea ere biltzen ditu.
  • Master Amaierako Lana Bosch, Umicore, Renault, Total edo Solvay bezalako enpresetan egin daiteke.

Partaideak - Erasmus Mundus Master in Interdisciplinarity in Materials for Energy Storage and Conversion

Unibertsitate partaideak

Université Toulouse III Paul Sabatier
Université de Picardie Jules Verne
Warsaw University of Technology
Univerza v Ljubljani

Irteera profesionalak - Erasmus Mundus Master in Interdisciplinarity in Materials for Energy Storage and Conversion

Irteera profesionalak

  • Energia biltegiratzeko eta bihurtzeko teknologien garapenean punta-puntako enpresetako I+G+b sailak.
  • Bateriak, elektrolizagailuak eta superkondesadoreak fabrikatzeko industrietako erantzukizuneko postuak.
  • Bosch, Umicore, Renault, Total, Saft eta Solvay bezalako Europako konpainia garrantzitsuek arlo honetan lan egiten dute eta Master honetan parte hartzen dute.
  • Doktorego-ikasketak puntuko unibertsitate eta zentro teknologikoetan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak