Ebatzi beharreko auzi zientifiko bat identifikatzen jakitea, auzi horren egoera bere testuinguruan kokatzea eta dokumentazio lan egokia egitea.
Eredu numeriko, estatistiko eta konputazionalak diseinatzea eta sortzea, ingurumen kutsatzaile kimikoen ziklo biogeokimikoei, izaki bizidunetan dituzten eraginei eta arriskua eta inpaktua ebaluatzeko prozedurei dagokienez.
Hainbat ingurumen estres iturriren pean (kutsatzaile kimikoak barne) dagoen ingurune aldakor batean, ekosistema urtarren eta lehortarren osasunaren ebaluazio integralaren kontzeptuak, praktika eta aplikazioak ezagutzea eta ulertzea.
Ikaslea (esparrukoak eta laborategikoak) biltzeko, erregistratzeko eta aztertzeko (tratamendua eta konputerizazioa) gai izan dadila, azken belaunaldiko tekniken eta ekipamenduaren bidez.
Ikaslea gai izan behar da memoria zientifiko bat prestatzeko, bere ikerketaren emaitzak jendaurrean aurkezteko eta egindako lanari buruz eztabaidatzeko.
Ikasleak diziplina anitzeko hurbilketen balioa eta beharra jakin eta uler ditzala ezagutzan aurrera egiteko; baita gaur egungo hainbat gai ere ikerketaren mugan eta horiek ikertzeko erabiltzen diren teknika asko.
Ikasleak ezagutu eta ulertu egin behar ditu ingurumeneko kutsaduraren eta toxikologiaren arloko gaurkotasuneko gaiak.
Ikasleak goi-mailako hezkuntza ager dezala ingurumenaren kutsadura eta toxikologian, hurbilketa praktiko eta analitiko baten eta zenbakizko hurbilketaren bidez.
Ikasleak identifikatu egin behar ditu ingurumeneko kutsaduraren eta toxikologiaren arloko ikertalde aktiboenak.
Ikasleak ingurumen ikerketa aplikatuari eragiten dioten arazo nagusiak ezagutu behar ditu.
Ikasleak ingurumeneko zientzietan erabilitako terminologia, nomenklatura eta sailkapen-sistemak jakin eta uler ditzala.
Ikasleak oinarrizko trebetasuna eskuratu behar du teknika espezifikoetan.
Ikasleak prozesu zientifikoa uler dezala eta teoriak, paradigmak, kontzeptuak eta printzipioak ezagutu eta erabil ditzala ingurumenaren kutsadura eta toxikologia esparruan ikerketa sinpleak diseinatzeko eta gauzatzeko.
Ikasleak taldean lan egiten jakin dezala, banakako balioak eta balio kolektiboak identifikatuz, erantzukizunak bere gain hartuz eta behar bezala jokabidea izanda; besteen ikuspegiak ezagutu eta errespetatu ditzala eta banakako eta taldeko lana balora dezala, norberaren eta besteen rolak eta talde bateko kideek nola ikasten duten ulertuz.
Ikasleak trebetasuna erakutsi behar du kutsaduraren, ingurumen kalitatearen eta ekosistemen ebaluazioan, ikuspegi akademikotik zein praktikotik.
Ikasleak trebetasunak bereganatu behar ditu kutsadurari eta toxikotasunari buruzko datuen prozesamenduan eta analisian, baita ikerketako esperientzia ere, ikerketa aurreratuko banakako proiektu baten bidez.
Ikasleak trebetasunak bereganatu behar ditu zientziaren komunikazioan, eta pentsatzeko modu kritiko bat.
Ikasleak, ingurumen aplikazioen eremu zabal batean, teoria eta praktika jakin eta ulertu behar ditu datuak hartu, aztertu eta interpretatzean, batez ere ingurumenaren osasunaren babesa eta kutsadura kimikoa azpimarraturik.
Ikerketa baterako funtsak lortzea ahalbidetuko duen proiektu bat diseinatzea eta lantzea, ikerketa hori garatzea eta dagozkion ondorioak ateratzea. Gainera, ikerketaren emaitzak jakinaraztea (komunikazioak, artikuluak, etab.), kritika onartuta eta nork bere irizpidea defendatuta.
Ingurumen intereseko matrizeetan egiten diren analisi kimikoen kontzeptuak, praktika eta aplikazioak ezagutzea eta ulertzea.
Ingurumen kutsatzaile kimikoekiko esposizioa eta haien efektuak neurtzeko zelula eta molekula biomarkatzaileen kontzeptuak, praktika eta aplikazioak ezagutzea eta ulertzea, arreta berezia jarrita gai hauetan: genotoxikotasuna eta mutagenizitatea, disrupzio endokrinoa, estres orokorra, oxidazio estresa, immunotoxikotasuna, etab.
Ingurumen kutsatzaile kimikoen biodisponibilitatearen kontzeptu teorikoak ezagutzea eta ulertzea, baita alderdi praktikoak eta aplikazioak ere.
Ingurumen kutsatzaile kimikoen efektuak ebaluatzeko eta organismo bizidunen erantzun mekanismoak aztertzeko erabiltzen diren lurzoruen eta uren toxikotasun saiakuntzen kontzeptuak, praktika eta aplikazioak ezagutzea eta ulertzea.
Ingurumen kutsatzaile kimikoen efektuak zehazteko eta toxikotasun mekanismoak aztertzeko erabiltzen diren in vitro zelula kultiboen eta in vitro toxikotasun saiakuntzen kontzeptuak, praktika eta aplikazioak ezagutzea eta ulertzea.
Ingurumen kutsatzaile kimikoen mailen eta efektuen jarraipenerako programei buruzko kontzeptu teorikoak ezagutzea eta ulertzea, baita alderdi praktikoak eta aplikazioak ere.
Ingurumen kutsatzaile kimikoen toxikotasun mekanismoak aztertzeko eta efektuen diagnostikoa egiteko erabiltzen diren teknologia ¿omikoen¿ (genomika, proteomika, transkriptomika, etab.) kontzeptuak, praktika eta aplikazioak ezagutzea eta ulertzea.
Ingurumen kutsatzaile kimikoen toxikotasun mekanismoaren kontzeptu teorikoak ezagutzea eta ulertzea, baita alderdi praktikoak eta aplikazioak ere.
Kutsadura kimikoak degradatu dituen eremuen ingurumen bioerremediazioaren kontzeptuak, praktika eta aplikazioak ezagutzea.
Kutsatzaile kimikoek eragindako ingurumen arriskuaren ebaluazioaren kontzeptuak eta praktika menderatzea, bizi ziklo ebaluazioak barne, eta kontzeptu horiek ingurumen kudeaketan aplikatzea, indarrean dagoen Europako, estatuko eta erkidegoko legegintza esparrua ezagututa (REACH, Europako oinarrizko zuzentarauak, ingurumen legedia, etab.).
Nork bere kabuz literatura zientifikoa kontsultatzea, oinarritik abiatuz eta ikerlari zientifiko batek behar duen ikuspegitik; hala nola, literaturan oinarrituz berrikuspen eguneratu bat idazteko gauza izatea.
Ziklo biogeokimikoen kontzeptu teorikoak ezagutzea eta ulertzea, baita alderdi praktikoak eta aplikazioak ere.