Breadcrumb

master-claves Erasmus Mundus en Contaminación y Toxicología Ambiental

Masterraren gakoak

ECT+ Erasmus Mundus Master bateratua (EMJMD) da, eta sei unibertsitatek eskaintzen dute: UPV/EHU, Norvegiako Zientzia eta Teknologia Unibertsitatea (NTNU), Liejako Unibertsitatea, Bordeleko Unibertsitatea, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea eta Portoko Unibertsitatea.

ECT+ EMJMDaren helburu nagusia da graduatu ondokoak toxikologian, ekotoxikologian eta kimikan trebatzea, zientzian oinarrituz ingurumena babestuko duten goi-mailako teknologoak eta zientzialariak sortzeko. Osasun bakarraren (One Health) kontzeptu eta paradigma berriak landuz, Europako politika berrien helburuak betetzeko behar den oinarri zientifikoa eskuratuko dute ikasleek programa honekin.

Europako erakundeek lehentasunezkotzat jotzen dituzten erronka zientifiko eta teknologiko giltzarriak ditu ardatz ECT+ EMJMDk, eta ikuspegi zientifiko guztiz berritzailea konbinatzen du emaitzen zuzeneko aplikazioarekin, giza osasuna eta ingurumena babesteko.

Master honek EAQAJP (European Approach for Quality Assurance of Joint Programmes) etiketa jaso du, Europako Batzordeak graduondokoen kalitate eta nazioarteko profil altua azpimarratzeko ematen duena.

* Prezioari buruzko informazio gehiago lortzeko, masterreko idazkaritzan galdetu.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

45

Modalitatea

Ikasgelakoa, Birtuala

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

120

Iraupena

2 ikasturte

Gutxi gorabeherako prezioa

(*)

Unibertsitate arteko masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Norges Teknisk-Naturvitenskapelige Universitet (Norvegia)

Universidade do Porto (Portugal)

Université de Bordeaux (Frantzia)

Université de Liège (Belgika)

Université de Pau et des Pays de l'Adour (Frantzia)

PIE

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
ORTIZ ZARRAGOITIA, MAREN

Idazkaritza :
BAZETA, JON ANDER

946018450

WEB

master-4-razones Erasmus Mundus en Contaminación y Toxicología Ambiental

4 arrazoi master hau aukeratzeko  

  • EBko ingurumen-politikekin lotutako erronkei erantzuteko profesionalak lortzeko.
  • Ingurumen Kutsadura eta Toxikologiako bikaintasuneko graduondoko hezkuntzarako.
  • Ikerketa-proiektu independente bat diseinatu, ezarri eta haren inguruko txostenak aurkezteko.
  • Goi-mailako kualifikazioa eta aintzatespena duten erakunde profesionaletan jarduteko.

master-salidas Erasmus Mundus en Contaminación y Toxicología Ambiental

Irteera profesionalak

Lau lanbide-profil nagusi bereiz daitezke:

  • Ekotoxikologia: produktu kimikoek ingurumenean dituzten eragin toxikoak aztertzea.
  • Toxikologia erregulatzailea: ingurumeneko arriskuekin lotutako hainbat gai lantzea.
  • Ingurumen-toxikologia (giza toxikologia): ingurumeneko kutsatzaile kimikoek gizakiengan dituzten eragin toxikoez arduratzea.
  • Toxikologia industriala: berebiziko garrantzia du produktu eraginkor eta seguruen garapenean (produktu farmazeutikoak, petrokimikoak, pestizidak, kosmetikoak…).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak