Gaitasunak

XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Bere lana antolatzea, baliabide materialak eta giza baliabideak barne, ingurumen ingeniaritzaren eta kudeaketaren arloaren baitan finkatutako helburuak betetzeko.
  • Bereganatutako ezagutzak eta arazoak ebazteko gaitasuna aplikatzea ingurune ezezagunetara edo gutxi ezagututako ingurunetara bere jakintza arloarekin lotuta daudenenak baina zabalagoak diren testuinguruetakoak.
  • Espezializazio-lerroren bat osatu dezaketen ingurumen ingeniaritzaren arloko teknologiak, tresnak eta teknikak ezagutzea eta aplikatzea.
  • Ingurumen arazoen konponbideak diseinatzea eta proiektatzea.
  • Ingurumen ingeniaritza osatzen duten kontzeptuak, teknologiak era baliabideak ezagutzea eta aplikatzea, espezializazio alorra edozein dela ere, ingurumen-arazoei era integralean ekiteko, baita ikerketako testuinguru batetan ere.
  • Ingurumen ingeniaritzako txosten tekniko zein ikerkuntzako txostenak lantzea eta idaztea.
  • Ingurumen ingeniaritzaren eta kudeaketaren alorreko ideiak adieraztea eta defendatzea, baita adituen aurrean ere.
  • Ingurumen problema bat zientifikoki zein teknikoki identifikatzea, neurtzea, adieraztea, aztertzea, diagnostikatzea eta deskribatzea.
  • Ingurumen-sistemak, naturalak zein artifizialak, modelizatzea.
  • Ingurumenaren arazo, instalazio edo zerbitzu bat era bateratuan aztertzea, antolatzea eta horren kudeaketa planteatzea, dagozkion tresnak aplikatuz.
  • Jakintza alor anitzeko taldeetan egokiro lan egitea ingurumen ingeniaritzaren eta kudeaketaren alorrean, baita horien buru izaten ere.
  • Norberaren konponbideen, emaitzen eta erabakien inpaktua ulertzea eta ebaluatzea, testuinguru sozialean, ekonomikoan, ingurunekoan eta globalean.
  • Testuinguru profesionalean haren eginkizuna ingurumen ingeniari moduan arduraz eta etikaz onartzea.