Masterraren Gakoak
Ingeniaritza Mekanikoa ingeniaritzaren adar garrantzitsuenetako bat da, eta industriaren zutabeetako bat, helburutzat duelako sistema mekanikoen diseinua, azterketa, analisia, fabrikazioa eta mantenimendua, produktuak eta zerbitzuak garatzeko.
Ingeniaritza Mekanikoa Masterraren xede nagusia da alor honetan espezializazio gorena izango duten profesionalak trebatzea, bat eginik industria sektorearen egungo beharrekin, ikerketa, garapen eta berrikuntza lanak egiteko ingeniaritza mekanikoaren alorreko produktu, prozesu eta metodoetan.
Prestakuntza programak ematen dituen ezagutzak eta tresnak bereziki egokiak dira ingeniaritza mekanikoaren arloko sistema mekanikoak, produktuak, prozesuak, instalazioak eta plantak proiektatu, kalkulatu eta diseinatzeko, arazo mekanikoak fidagarritasunez eta modu seguruan aztertu eta konpontzeko teknika aurreratu eta esperimentalen bitartez.
Masterrak ingeniaritza mekanikoaren bi arlo tradizional handiak barne hartzen ditu: alde batetik, diseinu, kalkulu eta saiakuntza mekanikoak; bestetik, makineria eta instalazioen fabrikazioa, exekuzioa eta muntaketaren kontrola. Gainera, beste eremu garrantzitsu batzuk ere hartzen ditu; hala nola hainbat esparru eta maila teknologikotan egiten den ikerketa eta garapena.
Master honek titulazio bikoitza lortzeko aukera ematen du unibertsitate hauekin: University of Science and Technology -TUST (Txina) eta École Nationale Superieure D'Arts Et Metiers - ENSAM (Frantzia).
Masterraren bidez zuzenean sar daiteke Ingeniaritza Mekanikoa doktorego programara.