Irakasleak
ELIXABET LOPEZ LOPEZ
- Ezagutza arloa
- Biokimika eta Biologia Molekularra
- Saila
- Biokimika eta Biologia Molekularra
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- elixabet.lopez@ehu.eus
Elixabet López Biologian lizentziaduna (UCM) eta doktorea (UPV/EHU) da, eta ikerketa-lana Gaixotasun konplexuen Genetika eta Epigenetika taldean egiten du.
Haren ikerketa-lerro nagusia da markatzaile farmakogenomikoak bilatzea haurren minbizien tratamenduarekiko erantzuna hobetzeko. Lan horren ondorioz, 44 ikerketa-artikulu argitaratu ditu, 100 komunikazio baino gehiago aurkeztu ditu kongresuetara, nazionalak zein nazioartekoak, eta finantzatutako 20 ikerketa-proiektutan parte hartu du, horietako bitan ikertzaile nagusia izanik.
Irakasle-lanari dagokionez, UPV/EHUko Biokimika eta Biologia Molekularreko Saileko irakasle laguntzailea da 2021az geroztik, eta Adjunct Assistant Professor gisa parte hartu du Rhodes Collegen (Memphis, TN, USA). 9 TFG, 3 TFM eta doktorego-tesi bat zuzendu ditu, eta UPV/EHUko 3 graduko eta 2 master ofizialetako irakaskuntzan parte hartzen du.