Irakasleak
IRAIA MAIALEN MUÑOA HOYOS
- Ezagutza arloa
- Erizaintza
- Saila
- Erizaintza I
- Ikastegia
- Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
- Posta elektronikoa
- iraia.munoa@ehu.eus
Bioteknologian Lizentziatua (UAB-2011), Giza Ugalkortasunean espezializatutako Biologia Zelularrean Masterra (UAB 2012) eta Fisiologian Doktorea (EHU/UPV-2019), Ikerketa Biomedikoaren programan.
Nire ikerketa jarduerari dagokionez, Giza Ugalkortasun ikerketa taldearen (EHU/UPV) kide naiz. Bertan, oinarrizko ikuspegi kliniko batetik, ingurumen-faktoreek gametoetan eta enbrioi kalitatean izan dezaketen eragin epigenetikoa identifikatzen sahiatzen gara, eta espermatozoideen ahalmen ugalkorra osatzen duten mekanismo molekurren fisiologia eta fisiopatologia aztertzen ditugu. Ikerketa arlo honetan, 10 artikulu zientifikoren egilea naiz, 20 ekarpen inguru egin ditut maila nazionalean zein nazioartean antolatu diren kongresuetan eta zenbait ikerketa proiektutan ere parte-hartzaile naiz.
Gaur egun, ikerketa eta irakaskuntza uztartzen ditut, Leioako Campuseko Erizaintza I Sailean.