Definitutako problema ebatziko duen esperimentu bat diseinatzea.
Esperimentu baten datuak aztertzea.
Esperimentu baten hipotesia formulatzeko trebetasuna garatzea.
Ezagutza zientifiko psikologikoak gizarte, hezkuntza eta osasun arloan zer aplikagarritasun duen jakitea. Aplikazio eremu horietan, egoera berriei aurre egiteko trebetasunak eskuratzea, eta erantzukizun sozial eta etikoei buruzko gogoetak barne hartuko dituzten judizioak ematea.
Galdesorta eta test neuropsikologiko egokiak erabiltzea eta haien emaitzak interpretatzea.
Giza prozesu kognitiboetako disfuntzioei eta haien oinarri neuralei buruzko ezagutzak eskuratzea, baita prozesu horien ebaluazio eta errehabilitazio moduei buruzkoak ere.
Ikaskuntza autozuzendua edo autonomoa erraztuko duten trebetasunak sustatzea: iturri bibliografikoetan bilatzea; era kritikoan analizatzea; gai espezifikoei buruzko literatura zientifikoa antolatzea; etab.
Ikerketa arazo bat mugatzen ikastea.
Ikerketa azterlanetan, kalitate metodologikoari buruzko iritzi kritikoak emateko trebetasuna sustatzea (kontrol esperimentala, erabilitako diseinuak, etab.).
Ikerketa gai espezifiko bati buruzko literatura esanguratsua bilatzea eta aztertzea.
Ikerketa psikologikoko teknika orokorrei eta neurozientzia kognitiboaren metodo eta teknika espezifikoei buruzko ezagutza praktikoak eskuratzea. Gainera, ikasleek gai izan behar dute ikasitakoa eta arazoak ebazteko beren gaitasuna ingurune berrietan edo ezezagunetan aplikatzeko, testuinguru zabalagoen barnean.
Klinika neuropsikologikoan, ebaluazio tresna nagusien erabileran sakontzea.
Lanen eta azterlanen ondorioak eta haien oinarrian dauden ezagutzak eta arrazoi nagusiak publiko espezializatuei komunikatzen jakitea, argi eta anbiguotasunik gabe. Horretarako, lan teorikoak eta ikerketakoak ahoz eta idatziz azaltzeko trebetasunak eskuratzea.
Neurozientzia kognitiboan erabilitako metodologia nagusiei buruzko ezagutzak eskuratzea.
Neurozientzia kognitiboan esperimentuak diseinatzeko oinarrizko tresnak erabiltzea.
Neurozientzia kognitiboaren arloan erabiltzen diren datuak aztertzeko teknikak eskuratzea.
Neurozientzia kognitiboaren arloetan egin diren azken ikerketen berri izatea.
Neurozientzia kognitiboaren arloko ikerketa eta ebaluazio teknikak erabiltzeko trebetasuna eskuratzea.
Neurozientzia kognitiboaren posizio teoriko berrienak eta metodo aurreratuenak ezagutzea.
Neurozientzia kognitiboari lotutako teknikei buruzko ezagutza praktikoak eskuratzea. Ikasleek gai izan behar dute ikasitakoa eta arazoak ebazteko beren gaitasuna ingurune berrietan edo ezezagunetan aplikatzeko, testuinguru zabalagoen barnean.
Neurozientzian erabiltzen diren erregistro sistemak ulertzea eta erabiltzea (portaera arloko neurriak, erregistro elektro-fisiologikoak, begi mugimenduen erregistroak, kalte zerebralak dituzten pazienteen datuak, erregistro magnetoenzefalografikoak, erregistro hemodinamikoak, etab.).
Oinarrizko prozesu psikologikoei eta horien oinarri neuralei buruzko ezagutza zabalak eta aurreratuak eskuratzea. Ikasleek gai izan behar dute ikasitakoa integratzeko eta iritziak formulatzearen konplexutasunari aurre egiteko, osatugabea edo mugatua izanik beren ezagutzen eta iritzien aplikazioari lotutako erantzukizun sozial eta etikoei buruzko gogoetak barne hartuko dituen informaziotik abiatuta.
Prozesu psikologikoei eta haien oinarri neuralei buruzko ezagutzak eskuratzea.
Prozesuei eta haien oinarri neuralei buruzko ezagutza alor profesionaletan (neuropsikologia, neurozientzia, ergonomia, hezkuntza, etab.) aplikatzeko trebetasuna sustatzea.