Masterraren gakoak
Neurozientzia Kognitiboak psikologia kognitiboa, neurozientzia, hizkuntzalaritza eta neuropsikologia klinikoa bezalako arlo hain ezberdinetatik, besteak beste, egindako esfortzu batasun baten eta neuroirudiaren eta konputazioaren arloetan egondako aurrerapen teknologikoen fruitua da. Diziplina arteko abentura honen xedea da hizkuntza bezalako prozesu psikologikoen atzean dauden garun mekanismoak aurkitzea.
Unibertsitateko graduondo-programa honen helburuetako bat Hizkuntzaren Neurozientzia-Kognitiboaren alorreko distziplina-arteko ikerlariak trebatzea da, ezagutzaren mugetan aurrerapenak lortzeko asmoz eta osasun eta hezkuntza arloetara ezagutzaren transferentzia egiteko asmoz.
Master hau Hizkuntzaren Neurozientzia Kognitiboan interesaturik dauden unibertsitate-titulazio desberdinetan lizentziatutako pertsonei zuzendua dago. Programaren iraupena urtebetekoa da eta 60 ECTS kreditu ditu. Masterreko ikasleek ikerlarien errolean dauden gaitasunak lortuko dituzte, bai persona adituen aportazioari esker, bai praktikei esker eta bai master amaierako proiektuari esker.
Derrigorrezkoa da BCBL-ko aldezaurreko aukeratze-prozesuan parte hartzea.
Master honek sarbide zuzena eskaintzen du Hizkuntzalaritza Doktorego Programara, eta Neurozientzia Kognitiboa programa berrira.