Mal irakasleak
ENEKO AGIRRE BENGOA
- Ezagutza arloa
- Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
- Saila
- Lengoaia eta Sistema Informatikoak
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Posta elektronikoa
- e.agirre@ehu.eus
Informatikan lizentziaduna (1990, EHUn Sari Berezia), Master of Science in Knowledge Based Systems (1991) Edinburgoko unibertsitatean, Doktorea informatikan (1999) EHUn. Unibertsitate honetako irakaslea da 1995. urtetik, egun irakasle osoa. LSI saileko zuzendaria (2017-2019). Informatikako Ikerkuntzan Sari Nazionala Espainian 2021. ACL fellow 20221.enetik.
HiTZ ikerkuntza zentroa (hitz.ehu.eus) eta IXA taldea (ixa.si.ehu.eus) zuzentzen ditu, A talde gisa aitortua EJren aldetik. 15 tesi zuzendu ditu. Ikertzaile eta irakasle bisitaria izan da 5 unibertsitatetan: New Mexico State, Melbourne, Southern California, Stanford eta New York. 50 ikerkuntza proiektu hartu du parte, horietatik 15etan ikerlari nagusi bezala, Europa, España eta EAEko deialdi konpetitiboetan. 9 transferentzia kontratu izan ditu enpresekin. 200 artikulutik gora ditu, tartean 13 arloko aldizkari gorenetan (Q1 edo Q2) eta 49 kongresu gorenetan (SCIE clase 1/2). 5 seiurteko ditu. Bere arloan erreferentzia diren bi aldizkarietan editore-taldekoa izan da (Computational Linguistics, TACL), baita JAIR-ekoa ere, eta SIGLEX erakundeko idazkari eta lehendakaria. STARSEM (*SEM) delako kongresuaren fundatzailea, orain 11. edizioan. Artikulu hoberenaren hiru sari irabazi ditu, eta Google-en ikerkuntza hiru sari ere. 20 hitzaldi gonbidatu eman ditu, nazioartean gehienak. Ikerkuntzan ikasketa sakonean oinarritutako adimen artifizial eta hizkuntza teknologian ari da.