Masterraren gakoak
Hizkuntzaren eta Komunikazioren Teknologiak Erasmus Mundus Masterra (LTC) diseinatuta dago industriak eta ikerketak hazkunde azkarreko arlo batean dituzten beharrak asetzeko. Ikerketa eta berrikuntzan aitzindari izango diren hurrengo belaunaldientzako hezkuntza- eta trebakuntza-aukerak eskaintzen ditu. Hizkuntza- eta komunikazio-teknologien metodoekin lotutako diziplinen ezagutza eta ulermen sakona ematen die ikasleei, eta metodo zientifikoen arabera lan egiteko gaitasuna indartzen du.
Master honen helburu nagusia da hizkuntza aztertzea eta hizkuntza ordenagailu bidez prozesatzeko dauden teknikak eta aplikazioak ezagutzea, bai hizkuntza-teknologien alorreko ikerketarako bai arlo profesionalerako. Gainera, ikasleek ikuspegi praktikoko ezagutzak lortzen dituzte, enbor-moduluak, espezializatuak eta aukera askekoak konbinatuz, eta, hala, espezializazio-bide hauetako bati jarraituko diote gutxienez: hizkuntza-baliabide digitalak (DLR, Digital Language Resources), hizkuntza naturalaren algoritmoak eta aplikazioak (NLA, Natural Language Algorithms and Applications) eta hizkuntza-datuen zientzia (LDS, Language Data Science).
Titulazio bikoitza eta ikasleen mugikortasuna: LCT programaren arabera, urtebete egin behar da partzuergoko Europako bi unibertsitatetan. Masterraren baldintza guztiak bete ondoren, ikasleek Zientzia/Arteetako bi master-titulu lortuko dituzte, dagokien jaulkipen-herrialdeetan onartuak.
Master honek zuzeneko sarbidea ematen du zenbait doktoretza-programatan sartzeko, hala nola UPV/EHUko Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduan.
* Prezioari buruzko informazio gehiago lortzeko, masterreko idazkaritzan galdetu.