Irakasleak
IZASKUN ALDEZABAL ROTETA
- Ezagutza arloa
- Euskal Filologia
- Saila
- Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- izaskun.aldezabal@ehu.eus
Euskal Filologian doktore (2004, aipamen berezia). Irakasle agregatua Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa Sailean 2011tik. UPV-EHUko HiTZ Zentroko Ixa ikerkuntza taldeko kide 1993tik. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Idazkari Akademiko eta Euskara arduradun lau urtez (2017/02-2021/03). Bere ikerkuntza- eta irakaskuntza-eremua Hizkuntzalaritza Aplikatua izan da (batez ere hizkuntza-baliabideak eta terminologia espezializatua) eta 70tik gora argitalpen ditu nazioarte, estatu eta Euskal Herri mailako aldizkari prestigiodunetan, horietako batzuk Journal Citation Reporten eta Scimago Journal & Country Ranken indexatuak. 2 tesi zuzendu ditu. Europa nahiz nazio mailako hainbat proiektutan parte hartu du, eta hauetako lautan buru izan da. 2 ikerketa-seiurteko ditu. EHUko TSE programaren barruan, koordinatzaile da ingeniaritza zibileko terminologia lantzeko datu-base baten garapenean.