Breadcrumb

master-claves-SMACCs

Masterraren gakoak

Programaren helburua da Hiri eta Komunitate Adimendunei loturiko hurrengo ingeniari eta ikertzaile belaunaldia trebatzea, Europako lau unibertsitate ospetsuenen praktika hoberenak erakutsiz eta sektorearekiko lankidetza sustatuz ikerketaren bidez.

SMACC masterra bat dator hiri adimendun (Smart City) eta ekosistema kontzebituen kontzeptuekin, eta nazioarteko eta diziplinarteko ikasketa programa bat eskaintzen die ikasle gradudunei, oinarrizko ezagutza eta ezagutza espezializatua eskura dezaten hiri eta komunitate adimendunen esparru askotarikoan, aurrera egiteko lan merkatu guztiz zorrotz batean.

SMACC masterrak hainbat espezializazio eskaintzen ditu:

  • Sare adimendunak eta eskaeraren kudeaketa (HWU, Erresuma Batua).
  • Hiri garraio, energia eta plangintza jasangarriak (UMONS, Belgika).
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IHU, Grezia).
  • Efizientzia energetikoa eraikuntzan (UPV/EHU, Espainia).

* Prezioari buruzko informazio gehiago lortzeko, masterreko idazkaritzan galdetu.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

master-4-razones-SMACCs

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Ikasleek gaitasun berriak eta baliotsuak eskuratzen dituzte eta etekina ateratzen diote nazioz gaindiko puntako ikerketari, eta bultzada ematen dio horrek berrikuntzari, espiritu ekintzaileari, sormenari, enplegagarritasunari, ezagutza trukeari eta diziplina anitzeko ikasketari.
  • Mugikortasun erakargarria: ikasleek gutxienez seihileko bat egin dezakete hiru unibertsitatetan eta hiru herrialdetan. Aukeratutako tesiaren arabera, mugikortasun planean parte hartzen duten unibertsitateen laugarren herrialde bat ere sar daiteke.
  • Hiri eta Komunitate Adimendunak Masterra tituluaz gainera, ikasleek titulu bikoitzak ikas ditzakete aukeratutako mugikortasun planaren arabera.
  • SMACC programaren ikuspegi globala: SMACC kontsortzioa mundu osoko 30 bazkidek baino gehiagok osatzen dute, ikerketa erakundeak, enpresak eta unibertsitateak tartean, eta helburutzat du hiri eta komunitate adimendunekin lotutako irakaskuntza (ikastaro aurreratuak) eta praktikak eskaintzea.

master-participantes-SMACCs

Unibertsitate partaideak

UMONS Université de Mons
Heriot Watt University
International Hellenic University

master-salidas-SMACCs

Irteera profesionalak

Programa amaitzean, gure ikasleak kapaz izango dira hirigintza garapeneko proiektuen taldeak zuzendu eta udalerrietako eta administrazio publikoetako garapen proiektuen kudeaketan parte hartzeko. Gai izango dira energia konbertsioko sistemak diseinatzeko, hiri eta komunitate adimendunen testuinguruan, eta etorkizuneko hiri eta komunitate adimendunen garapenean diharduten enpresa eta erakundeetan lan egiteko, hainbat lanpostutan: hala nola komunitate adimendunen proiektuen kudeatzailea edo aholkulari profesionala administrazio publikoan edo ikerketa, teknologia eta industria zentroetan.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).