Gaia
Garapenaren teoriak, estrategiak eta neurtzea
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Gaztelania
- Euskara
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Irakasgai honen helburu nagusia, azken garaietan zehar garapenaren kontzeptuak izan duen bilakaera eta etengabeko hedapena jorratzea da, bere osagai nagusiak aztertuz. Kontuan hartuz, gaur egungo munduan ziurgabetasuna nagusia dela, bai tokian tokiko egoerak aztertzerako orduan bai nazioarteko mailakoak, garapenaren estrategien konplexutasuna aztertuko dugu, bere alde anitzak azalduz.Horrekin batera, elkarrekin hausnartuko dugu gaur egungo garapen estrategia nagusiek dituzten erronka adierazgarrienak, bestelako garapena zein garapenari aurre egiten dieten alternatibak ahaztu gabe.
Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
ETXANO GANDARIASBEITIA, IKER | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Ekonomia Aplikatua | iker.etxano@ehu.eus |
JUBETO RUIZ, YOLANDA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Ekonomia Aplikatua | yolanda.jubeto@ehu.eus |
VILLALBA EGUILUZ, CARLOS UNAI | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Ekonomia Aplikatua | unai.villalba@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
CG415 Irakasgai bakoitzari lotutako Oinarrizko Ezagutza Teorikoak eskuratzea. | 17.0 % |
CG416 Aztertutako esparru teorikoak ikergai har daitezkeen errealitateko (hurbilekoa nahiz atzerrikoa) arazoen azalpenean aplikatzeko (era original eta pertsonalean) gaitzea. | 17.0 % |
CG420 Nazioarteko fenomenoen eta globalizazio fenomenoen, eta nazioarteko erakundeen politiken eta lankidetza politiken, analisi kritikorako gaitzea. | 17.0 % |
CE423 Adierazpen gaitasuna garatzea, idatziz eta ahoz, behar bezala arrazoitutako eta oinarritutako argudioak argi, zehatz eta era sinesgarrian gauzatzeko, bai idatzizko testuen bidez bai ikasgelako aurkezpenetan. | 17.0 % |
CE424 Kalitate akademikoko testuak lantzeko trebetasuna garatzea, ohiko eskakizunak betez, edukien egiturei, aurkezpen formalari eta hizkuntza akademikoari dagokienez. | 16.0 % |
CE426 Globalizazioari, garapenari eta nazioarteko lankidetzari buruzko prozesu, arazo eta politiken analisi eta gogoeta kritikorako gaitzea. | 16.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 24 | 26 | 50 |
Mintegia | 10 | 12 | 22 |
Gelako p. | 6 | 22 | 28 |
Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak
Ikasleak jabetuko dira garapenaren kontzeptuaren adierez eta garapenarekin lotutako teoria eta estrategia nagusien gakoez. Era berean, garapenari buruzko proposamen alternatiboen oinarriak eta horien alternatibak ezagutuko ditu.Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Klasera etortzea derrigorrezkoa da eta ez etortzekotan justifikatu egin beharko da.Ebaluazioa honela egingo da:
i.notaren % 40 klasean egindako aurkezpenak bai irakurgairenak bai beste material batzuenak. Aurkezpenak normalean taldeka egingo dira.
ii. notaren % 50 idazlana eta honen aurkezpena. Lana banaka edo binaka egitea kurtsoa hasi eta gero erabakiko da.
iii.notaren % 10 partehartze aktiboa ikasgelan.
Deialdiari uko egiteko, UPV/EHUko Unibertsitateko masterretako ikasleen jarraitzeko arauak jarraituko dira.
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ezohiko deialdian, ikasleak bi idazlan egin beharko du (lan bakoitzak notaren %50). Gaiak irakaslearekin hitzartuko ditu.UPV/EHUko Unibertsitateko masterretako ikasleen jarraitzeko arauak aplikatuko dira.
Irakasgai-zerrenda
1. IKASGAIA. Garapenari buruzko eztabaidak: sarrera (Irakaslea Yolanda Jubeto)Garapenari buruzko ikasketak ikuspegi historikotik. Garapenaren subjektuak eta eremuak. Garapena: etengabeko bilakaerako kontzeptua. Garapena, kapitalismoa eta sozialismoaren arteko loturak. Garapenaren adierazleen inguruko eztabaida.
2. IKASGAIA. Garapena, hazkundea eta ongizatea (Irakaslea Yolanda Jubeto)
Hazkundea, metaketa, ekoizpen ahalmenen hedapena eta ongizatea. Hazkundea eta merkataritzaren arteko loturak: babes-neurriak eta merkataritza librea. Hazkundea eta azpigarapena. Hazkundea eta oreka makroekonomikoa: doikuntza estrategia gisa. Hirien hazkundea eta landa eremuak.
3. IKASGAIA. Garapena eta egiturazko eraldaketa (Irakaslea Yolanda Jubeto)
Garapenaren egiturazko dimentsioak. Azpigarapena egiturazko egoera gisa. Mundu mailako dualismoa eta Zentro- Periferia sistema. Industrializazioa eta eraldatze prozesuak. Estrukturalismoa eta mendekotasun eskola. Mundu-sistema. Egiturazko aldaketak eta adierazleak.
4. IKASGAIA. Garapena genero ikuspegitik (Irakaslea Yolanda Jubeto)
Patriarkatua, kapitalismoa eta garapena. Gizonezkoen menderakuntza harremanak eta garapen estrategiak. Bizitzaren iraunkortasuna eta zaintza lanak. Feminismoak eta garapena. Generoari buruzko garapenaren adierazleak.
5. IKASGAIA. Giza Garapena, giza pobrezia eta desberdintasunak (Irakaslea Yolanda Jubeto)
Garapenaren bitarteko eta helburuen arteko eztabaidak. Garapena eta beharrizanak. Hazkundea, ezberdintasunak eta pobreziaren arteko harremanak garapenean. Pobrezia eta ezberdintasunen ezaugarriak: hainbat ikuspuntu. Pobrezia eta desberdintasunaren adierazleak.
6. IKASGAIA. Garapena eta iraunkortasuna. (Irakaslea: Iker Etxano)
Iraunkortasuna pentsaera ekonomikoan. Baliabide naturalak eta hazkundearen mugen inguruko eztabaida. Meadows Txostenetik Brundtland Txostenera. Iraunkortasunaren gaineko interpretazioak. Iraunkortasuna adierazleak.
7. IKASGAIA. Postgarapena eta garapenari alternatibak: Bizitze Ona (Buen Vivir) eta desazkundea (Irakaslea: Unai Villalba)
Postgarapenetik kritikak: bestelako garapena ala garapenari alternatibak? Desazkundeaz nota laburrak. Bizitze Onaren proposamenak, genealogia eta korronte desberdinak. Bizitze Onaren helburuak. Latinoamerikako esperientziak: trantsizioak eta (neo-) extraktibismoa.
Bibliografia
Oinarrizko bibliografia
ACOSTA, Alberto y MARTÍNEZ, Esperanza (2009): El Buen Vivir. Una vía para el desarrollo. Abya-Yala. Quito.BERMEJO, Roberto; ARTO, Iñaki; HOYOS, David; GARMENDIA, Eneko (2010): Menos es más: del desarrollo sostenible al decrecimiento sostenible. Cuaderno de Trabajo de Hegoa, 52. Hegoa, Bilbao.
BOSERUP, Ester (1993 [1970]): El rol de la mujer en el desarrollo económico. Madril: Minerva
CARRASCO, Cristina (2001): La sostenibilidad de la vida humana ¿un asunto de mujeres?, Mientras tanto nº 82
DAVIS, Angela (2005 [1981]): Emakumeak, arraza eta klasea. Eskafandra. Elkar. Jakin.
DOYAL, Len, eta GOUGH, Ian. (1994); Teoría de las necesidades humanas. ICARIA-FUHEM, Bartzelona.
ETXANO, Iker (2017): Garapena eta iraunkortasuna: bilakaera, bateragarritasuna eta ikuspegiak. Hegoak zabalduz.
GUDYNAS, Eduardo (2011): Buen Vivir: germinando alternativas al desarrollo. América Latina en Movimiento, ALAI, nº 462, pp.1-20.
INGURUMENA ETA GARAPENARI BURUZKO MUNDUKO BATZORDEA (1989): Nuestro futuro en común (Brundtland Txostena). Alianza Arg. Madril.
HOCHSCHILD, Arlie Russel (2011): La mercantilización de la vida íntima. Apuntes de la casa y el trabajo. Katz argit.
MARTINEZ-ALIER, Joan eta ROCA, Jordi (2013): Economía ecológica y política ambiental. ·. arg. Fondo de Cultura Económica. México DF.
NAREDO, Jose Manuel (2022): La crítica agotada. Claves para un cambio de civilización. Siglo XXI.
PRASHAD, Vijay (2012): Las naciones oscuras. Una historia del tercer mundo. Ed. Península.
PRASHAD, Vijay (2013): Las naciones pobres. Una posible historia global del sur. Ed. Península.
RIST, Gilbert (2002): El Desarrollo: historia de una creencia occidental. IUDC-La Catarata. Madril
SASSEN, SASKIA (2015): Expulsiones. Brutalidad y complejidad en la economía global. Katz.
SLOBODIAN, Quinn (2021): Globalistas. El fin de los imperios y el nacimiento del neoliberalismo. Capitán Swing.
Aldizkariak
Ecological EconomicsFeminist Economics
FUHEM
ICONOS, revista de ciencias sociales
Revista de Economía Crítica
UZTARO
World development
Estekak
MUNDUKO BANKUA: www.bancomundial.orgECLAC/CEPAL: www.cepal.org
HEGOA: www.hegoa.ehu.eus
ILO/OIT: www.oit.org
NAZIO BATUAK. www.un.org
OECD: www.oecd.org
UNDP/ NBGP. www.undp.org
UNCTAD: www.unctad.org
VIA CAMPESINA: https://viacampesina.org